FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA
1. INFORMAZIOA
1.1. Informazioa arakatzea, bilatzea eta bahetzea
*MAILA AURRERATUA
Askotariko bilaketa-teknika erabiltzeko gai izatea, Interneten nabigatzen eta arakatzen.
Jasotzen duen informazioa bahetzeko eta kontrolatzeko gai izatea.
Gune digitaletan nori jarraitu jakitea, informazioa online partekatzeko (adibidez: mikroblogak)
Bilaketetan iragazki egokiak erabiltzen ditu emaitza lortu arte.
1.2. Informazioa ebaluatzea
*MAILA AURRERATUA
Aurkitzen ditudan informazioekiko kritikoa naiz, eta haien baliozkotasuna eta sinesgarritasuna alderatzen eta ebaluatzen ditut.
Ezagutzen ditu interneten aurkitzen dituen baliabideen erabilera arauak zein hedatze lizentziak.
1.3. Informazioa metatzea eta berreskuratzea
*TARTEKO MAILA
Badakit fitxategiak, edukiak eta informazioa nola gorde, metatu edo etiketatu, eta metatzeko estrategia propioa daukat.
Gorde edo metatu dudan informazioa eta edukiak berreskura eta kudea ditzaket.
Informazio-edukiak etiketen bidez biltegiratzen ditu, aplikazioren bat erabiliz.
2. KOMUNIKAZIOA
2.1. Teknologien bidez interakzioan jardutea
*MAILA AURRERATUA
Online komunikaziorako askotariko tresnen erabilerarekiko konpromisoa hartu dut (posta elektronikoa, txata, SMSak, berehalako mezularitza, blogak, mikroblogak ...).
Helburu horretarako hobekien egokitzen diren komunikazio-moduak eta formak neureganatzeko gai naiz.
Formatua eta komunikabideak nire hartzaileen arabera egokitu ditzaket. Jasotzen ditudan komunikazio-mota desberdinak erabil ditzaket.
Komunikatzeko hartzailearen arabera, komunikazio zerbitzu egokia erabiltzen du.
2.2. Informazioa eta edukiak partekatzea
*TARTEKO MAILA
Badakit nola parte hartu sare sozialetako guneetan eta online komunitateetan, haietan ezagutzak, informazioa eta edukiak igortzeko edo partekatzeko.
Badaki informazio iturri ezberdinak erreferentziatzen.
2.3. Herrigintzan online partehartzea
*OINARRIZKO MAILA
Badakit teknologia erabil daitekeela zerbitzuekin interakzioan jarduteko (adibidez:gobernua, ospitaleak edo zentro medikoak, banketxeak).
Badaki teknologiak erakunde ezberdinekin kontaktuan jartzeko balio duela.
2.4. Kanal digitalen bidez lankidetzan
*MAILA AURRERATUA
Baliabideak, ezagutzak eta edukiak sortzearren lankidetza digitalean aritzeko tresna eta baliabideak sarritan eta konfiantzaz erabiltzen ditut.
Badaki ikaskideekin elkarlanean eztabaidak egiten eta produktu hezitzaileak sortzen.
2.5. Netiquette
*TARTEKO MAILA
Online etiketen printzipioak ezagutzen ditut, eta nire testuinguruan aplikatzen ditut.
Neketa arauak betetzen ditu gelako on-line komunikazio kanaletan eta sarean parte hartzen duenean.
2.6. Nortasun digitala kudeatzea
*TARTEKO MAILA
Nire nortasun digitala online eratua dut eta nire arrasto digitalaren jarraipena egin dezaket.
Ezagutzen ditu norberaren nortasun digitala aztertzea eta babes neurriak.
3. EDUKIAK GARATZEA
3.1. Teknologien bidez interakzioan jardutea
*MAILA AURRERATUA
Eduki digitalak ekoitz ditzaket zenbait formatu, plataforma eta ingurutan; zenbait tresna multimedia erabiliz eduki originalak ekoizten esperientzia daukat.
Nork bere bloga/webgunea erabiltzen du porfolio moduan.
3.2. Integratzea eta berregitea
*MAILA AURRERATUA
Lehendik zeuden eduki-osagaiak nahas ditzaket, eduki berriak sortzeko.
Badaki eduki digitalak integratzen eta berregiten.
3.3. Egile-eskubideak eta lizentziak
*TARTEKO MAILA
Copyright, copyleft eta creative commons lizentzien arteko desberdintasunei buruzko ezagutza intuitiboa dut, eta sortzen dudan edukiari intuitiboa dut, eta sortzen dudan edukiari zenbait lizentzia aplikatzeko gai naiz.
Ikasgune birtualean modu autonomoan aritzen da (bakarka edota lankidetzan), ikasgaietako lan-produkzioak sortzen: infografiak, narrazio digitalak, mulmedia lanak ... dagokion egile-lizentzia jarriz.
3.4. Programazioa
*TARTEKO MAILA
Hainbat programa eta aplikazioen moldaketa egiteko gai naiz (konfigurazio aurreratuak, programaziioaren oinarrizko moldaketak …
Zenbait aplikazioen konfigurazioan moldaketak aurreratuak egiten ditu.
4. SEGURTASUNA
4.1. Gailuak babestea
*TARTEKO MAILA
Badakit nire gailu digitalak nola babestu eta segurtasun-estrategiak eguneratzen ditut.
Badaki norbere gailuak babestu behar dituela.
4.2. Datuak eta nortasun digitala
*TARTEKO MAILA
Nire online pribatutasuna eta gainerakoena babes dezaket.
Pribatutasun-kontuetan ulermen orokorra dut eta nire datuak gordetzeari eta erabiltzeari dagokionez ezagutza intuitiboa dut.
Nork bere nortasun digitala sare sozialetan babesteko segurtasun-estrategiak erabiltzen ditu.
4.3. Osasuna babestea
*TARTEKO MAILA
Badakit nire burua eta besteena jazarpen zibernetikotik nola babestu, eta teknologien erabilerarekin lotutako osasun-arriskuak ulertzen ditut (alderdi ergonomikoak, teknologiekiko adikzioak eta abar barne hartuta).
Ziberaso-sexisten arriskuak ulertzen ditu.
4.4. Ingurumena babestea
*TARTEKO MAILA
Teknologiaren alderdi negatiboak eta positiboak ulertzen ditut ingurumenean.
Teknologiaren alderdi negaboak eta posiboak ingurumenean, ulertzen ditu.
5. ARAZOEN EBAZPENA
5.1. Arazoak bideratzea
*TARTEKO MAILA
Teknologiek funtzionatzen ez dutenean sortzen diren arazo txikiak konpontzen ditut.
Badaki arazo tekniko txikietatik bere kabuz irteten.
5.2. Erantzun teknologikoak premien arabera
*TARTEKO MAILA
Ulertzen dut teknologiak nire alde egin dezakeena arazoei aurre egiterakoan; tresna egokia hauta dezaket helburuaren arabera, eta berorren eraginkortasuna balora dezaket.
Nork bere NIA-PLEa antzematen du.
5.3. Berrikuntza eta sormenezko teknologiaren erabilera
*TARTEKO MAILA
Teknologia digitalak erabiltzen ditut sormeneko ekoizpenak burutzeko eta problemei aurre egiteko (ad. problema irudikatzeko) Sormeneko edukiak ekoizteko ekimenetan parte hartzen dut.
Teknologia digitalak erabiltzen ditu sormeneko ekoizpenak burutzeko eta problemei aurre egiteko (ad. problema irudikatzeko) Sormeneko edukiak ekoizteko ekimenetan parte hartzen dut.
5.4. Konpetentzia digitalen inguruko hutsuneak
*TARTEKO MAILA
Badakit teknologiekin zerbait berria egiten nola ikasi.
Teknologiekin zerbait berria egiten nola ikasi jakitea.
NIRE IKASGAIAN LANTZEN AL DUT?