Aurten, ostiraletan sukaldaritza egiten dugu.
Gaur, arrautza beteak egin ditugu. Oso errazak dira egiteko eta azkar batean prest daude gainera!
Errezeta desberdinak egin ditugu gaziak eta gozoak.
Labea, sartagina...mota desberdinetako tresnak erabiltzen ikasi dugu.
Janari tematikoak ere prestatu ditugu. Haloween egunerako saltxitxa momia hauek.
Sukaldatzen hasi baino lehenago, ardurak banatzen ditugu. Mahaia jarri, harrikoa egin, mahaia kendu...talde lanean egiten dugu guztia eta oso ondo pasatzen dugu.
Sukaldatutakoa gelan jaten dugu.