Oporretatik bueltatu garenean gure baratza prestatzen hasi gara. Belar lehorrak kendu ditugu.
Eskolatik gertu merkatua dagoela aprobetxatuz, bertara joan gara. Labanda eta beste lore batzuk erosi ditugu.
Gero tipulinak, azenarioak, landatu eta ureztatu ditugu.
Gaur sorpresa handi bat jaso dugu, hontza agertu da gure baratzean. Gure lehen aldia izan da horrelakoa gertutik ikusi dugula.
Baratzera joan gara azenarihoak, tomateak eta piperrak batzera.
Gabonak iristen ari dira eta gure baratza apainduko dugu. Horretarako, pinaburu batzuk margotu ditugu eta gabonetako bolatxoak direla ematen dute.
Urte hasieran haziak landatu ditugu.
Alde batetik, azenario haziak landatu ditugu. Horretarako, hazi tokia, lurra ongarria, haziak eta ura erabili ditugu.
Lehenengo, lur pixka bat jarri dugu hazi tokietan. Ondoren, ongarria eta hazi batzuk bota ditugu. Bukatzeko, lur gehiago bota dugu hazi tokia bete dugun arte. Ureztagailuarekin baten laguntzarekin ureztatu eta gure baratzaren kanpoaldean utzi dugu.
Geroago, hierbabuena haziak landatu ditugu.
Ondoren, kamamila haziak landatu ditugu.
Bakoitzak bere jazintoa edukiko du. Horretarako, bakoitzak bere lorantzian jazinto bulbo bat landatu du.
Baratzaren beste aldean, landare berriak sartu aurretik lurra prestatu, bedarra kendu eta letxugak landatu ditugu.
Ikaskide baten omenez gure baratzean olibondo bat landatu dugu.
Denbora aurrera joan den heinean landatu ditugun gure jazintoak loratu eta handitu direla ikusi dugu. Poztasun handia jaso dugu!!
Apirilean gure baratzeko txorimaloa egiten hasi gara. Eguzki izena jarri diogu. Hippie itxura dauka, eguzkitako betaurrekoak eta txanoa eguzkitik babesteko jarri diogu. Ez dakizue nolako jotzen duen eguzkia gure baratzean!!
Begira ze polita geratu zaigun!!
Iaz egindako txorimaloa baratzetik kendu eta eskorgan zakarrontzira bota dugu. Ze ondo pasatu dugun eskorga eramaten!!
Gure baratza harriekin apaindu dugu. Harriak intsektuetan, barazkietan eta fruta ezberdinetan bilakatu ditugu.