TXIMELETAREN BIZI-ZIKLOA

Maiatzean eta ekainean  oso proiektu polita aurrera eraman dugu. Tximeletaren bizi-zikloa zuzenean  ikusteko aukera izan dugu.

Lau zeta-har izan ditugu gelan, hilabete hauetan zaindu ditugu, masustondo-hostoak bilatu ditugu gure zeta-har maitiak elikatzeko, kutxa garbitu dugu eta aukera paragabea izan dugu ikusteko nola hazten ziren, nola egiten zuten krisalida,  nola bihuru diren tximeleta eta nola utzi dituzte arraultzak datorren udaberrian prozezu bera errepikatzeko. 

Naturaren mirariak!

1. ASTEA: MAIATZAK 8: 

Gure zeta-harrak oso txikiak dira eta eta gelako muralako egiten hasi gara.

2. ASTEA: MAIATZAK 15

Zeta-harrek masustondoko hostoak besterik ez dute jaten. Eskerrak eskolatik hurbil arbol horiek baditugula, hala ere, hostoak hartzea ez da erreza izan eta  eskailera bat behar izan dugu hostoei heltzeko.

3. ASTEA: MAIATZAK 22: 

Gure zeta-harrek asko jaten dute eta egun batetik bestera izugarri hazten dira. Denbora laburrean asko hazten direnez azala txikia gelditzen zaie eta berri bat behar dute. Prozesu honek MUDA edo AZALBERRITZEA du izena eta guk zuzenean ikusteko aukera izan genuen. Hor daukazue bideoa!

VID-20230626-WA0001.mp4

4. ASTEA: MAIATZAK 29

Gure  zeta-harrek krisalida egiten hasi dira. Oso emozioantea izan da.

VID-20230601-WA0013.mp4

5. ASTEA: ekainak 5

Hor daude gure krisalidak! Badakigu guk ez dugula ezer ikusten baina hor barruan izugarrizko gauzak gertatzen ari direla. Oso eskulan polita egin dugu tximeleten ziklo-bizitzari buruzkoa!

VID20230612135117.mp4

6. ASTEA: ekainak 12

Askotan gure krisalidak begiratzen ditugu ea aldaketaren bat somatzen dugun. Hala ere, oraindik itxaron behar dugu. Beste eskulan polit bat egin dugun!

7. ASTEA: ekainak 19

Asteburuetatik bueltan oso sorpresa polita izan dugu!! Gure hiru tximeletak krisalidetatik atera dira! eta kutxaren inguruan hegal egiten dute!! Pixkat beranduago falta zena atera da eta zuzenean bizitzeko aukera itzela izan dugu! Zoragarria izan da!!

VID-20230619-WA0009.mp4