LOS HERRAN KALEA

Otsailaren 16an Los Herran kalea ezagutzera joan ginen. Bide batez, simon bolivar plazara joan ginen. Plaza honetan ostegunero azoka dago eta guk baratzako landareak erosi genituen, hain zuzen ere, marrubiak eta letxugak. Datorren astean gure baratzean landuko ditugu.