GABONETAKO AZOKA
GABONETAKO AZOKA
Gabonetako azokarako lan eta lan ibili gara azken hilabetean. Libretak, poltsak eta botilak egin ditugu ikasleei zein irakasleei saltzeko. Jateko gauzak ere prestatu ditugu, hain zuzen ere, gailetak, napolitanak eta kokitoak prestatu ditugu. Azkar saldu genituen guztiak. Irabazi dugun diruarekin gure festatxoak antolatzen ditugu eta piszinara joan ondoren beti pintxo bat jaten dugu gizarte etxeko tabernan.