Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza etapak sei ikasmaila ditu, eta derrigorrezkoa eta doakoa da.

Bi ikasturteko hiru ziklotan egituratzen da, eta arloka antolatzen da. Arlo horiek orokorrak eta integratzaileak dira, ikasleen gaitasunak garatzera bideratzen dira, eta esparruka antola daitezke.

Estatuko Araudia

Deskargatu 157/2022 EDaren PDFa hemen edo QRarekin.

Foru Araudia

Deskargatu 67/2022 FDaren artikuluen PDFa hemen edo QRrekin.

Eta Lehen Hezkuntzako curriculumaren pdf osoa hemen.

Ezarpena

Deskargatu 63/2022 FAren PDFa hemen edo QRrekin.

IKASLEEN IRTEERA-PROFILEAN OINARRIZKO IRAKASKUNTZAREN BUKAERAKOAN (BERRIA)

Tresna horretan zehazten dira Espainiako hezkuntza-sistemaren printzipioak eta helburuak, hezkuntza etapa honi dagokionez, ikasleek bizitzan zehar aurre egin beharko dieten erronka nagusiei heltzeko gaitasunak lortzen direla bermatuz.


Profilak, XXI. mendeko erronkekin loturik, identifikatu eta zehazten du zer funtsezko konpetentzia espero den ikasleek garaturik izatea prestakuntza ibilbidearen fase hau bukatzen denean.

Irteera-profila bera eta bakarra da Espainiako lurralde osorako. Curriculumaren giltzarria da, oinarrizko irakaskuntza osatzen duten etapetako helburuak kohesionatzen eta elkartzen dituen habe nagusia.

Bermatu nahi da oinarrizko irakaskuntza arrakastaz gainditu eta, beraz, irteera-profila lortzen duten ikasle guztiek jakinen dutela ikasi dutena aktibatzen, bizitzan zehar aurrean izanen dituzten desafio nagusiei erantzuteko:


  • Ingurumenaren endekatzeaz eta animalien kontrako tratu txarrez jabetuta, jarrera arduratsua garatzea, arazo horiek sortu, larriagotu edo hobetzen dituzten arrazoien ezagutzan oinarrituta, ikuspegi sistemiko batekin, dela tokian tokikoa dela globala.

  • Kontsumo arduratsuarekin lotutako alderdiak identifikatzea, banakoen onurarako eta onura komunerako dituzten ondorioak baloratzea, beharren eta gehiegikerien gaineko iritzi kritikoa izatea eta kontrol soziala egitea beren eskubideen urraketen aurrean.

  • Bizimodu osasuntsuak garatzea gorputzaren funtzionamendua ulertuta eta horretan eragina duten barne eta kanpo faktoreei buruzko gogoeta kritikoan oinarrituta; norberaren eta gainerako pertsonen zaintzarekiko eta osasun publikoaren sustapenarekiko erantzukizun pertsonala eta soziala bere gain hartzea.

  • Espiritu kritikoa, enpatikoa eta proaktiboa garatzea, ekitate falta eta bazterketa egoerak detektatzeko, horiek sortzen dituzten arrazoi konplexuak ulertuta.

  • Ulertzea gatazkak direla gizartean bizitzeak berezko dituen elementu batzuk eta bakebidez konpondu behar direla.

  • Modu kritikoan aztertzea egungo gizarteak eskaintzen dituen mota guztietako aukerak, eta horiek baliatzea, bereziki aro digitaleko kulturak dakartzanak; haien alde onak eta arriskuak ebaluatzea, eta modu etiko eta arduratsuan erabiltzea, bizi kalitatea hobetzen laguntzeko, bai norberarena bai kolektiboa.

  • Onartzea ziurgabetasuna aukera bat dela erantzun sortzaileagoak emateko, eta atxikia izan dezakeen antsietateari aurre egiten ikastea.

  • Besteekin bizi eta elkarlanean aritzea gizarte ireki eta aldakorretan, aniztasun pertsonala eta kulturala baloratuta aberastasun iturri diren aldetik, eta beste hizkuntza eta kultura batzuekiko interesa izanda.

  • Proiektu kolektibo baten parte sentitzea, tokian-tokian eta maila globalean, eta enpatia eta eskuzabaltasuna garatzea.

  • Bizitzan zehar ikasten segitzea ahalbidetuko dioten trebetasunak garatzea, konfiantza izanik ezagutza garapenaren eragile dela, eta garapen horren arrisku eta onuren balorazio kritikoa egitea.


Lehen Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 67/2022 Foru Dekretuaren I. Eranskina deskarga dezakezu Ikasleek oinarrizko irakaskuntzaren amaieran duten irteera-profilarekin, eskuineko PDFan.

FUNTSEZKO KONPETENTZIAK ETA DESKRIPTORE ERAGILEAK


FUNTSEZKO KONPETENTZIAK:


Irteera-profilean jasotzen diren funtsezko konpetentziak dira Europar Batasuneko Kontseiluaren Gomendioan ezarritako funtsezko konpetentziak Espainiako hezkuntza sistemara egokitzearen emaitza.. Egokitzapen honek erantzuten dio aipatu ditugun konpetentziak XXI. mendeko erronka eta desafioekin, LOEn ezarritako hezkuntza sistemaren printzipio eta xedeekin eta eskola testuinguruarekin lotzeko beharrari; izan ere, Gomendioaren ardatza bizitza osoan gertatu behar den etengabeko ikaskuntza da, eta profila, aldiz, ikasleen garapen pertsonal, sozial eta prestakuntzakoaren une zehatz eta mugatu bati dagokio: oinarrizko irakaskuntzaren etapari.


Oro har, ulertu behar da LOMLOEn hezkuntza etapetarako aurreikusten diren konpetentziak eta helburuak lortzea loturik dagoela irteera-profil honetan jasotzen diren funtsezko konpetentziak bereganatu eta garatzearekin. Hauek dira funtsezko konpetentzia horiek:


  1. Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia.

  2. Eleaniztasunerako konpetentzia.

  3. Matematika konpetentzia, eta zientzia, teknologia eta ingeniaritza konpetentzia.

  4. Konpetentzia digitala.

  5. Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa.

  6. Herritar konpetentzia.

  7. Ekimenerako konpetentzia.

  8. Kulturaren kontzientzia eta adierazpenerako konpetentzia.


FUNTSEZKO KONPETENTZIEN DESKRIPTORE OPERATIBOAK OINARRIZKO IRAKASKUNTZAN:

Funtsezko konpetentzien deskriptore operatiboek, etapako helburuekin batera, erreferentzia esparrua osatzen dute, arlo, esparru edo ikasgai bakoitzaren konpetentzia espezifikoak zehazteko oinarria dena. Deskriptore operatiboen eta konpetentzia espezifikoen arteko loturari esker, bigarrenen ebaluazioa ikusirik ondorioztatu daiteke irteera-profilean zehaztutako funtsezko konpetentziak noraino bereganatu diren eta, beraz, etaparako aurreikusitako konpetentziak eta helburuak lortu diren.

Kontuan harturik konpetentziak, nahitaez, modu sekuentzialean eta progresiboan eskuratzen direla, profilean sartzen dira, halaber, Lehen Hezkuntza bukatzean espero den jardun-mailari buruzko orientazioa ematen duten deskriptore operatiboak; horrela, derrigorrezko irakaskuntza osatzen duten bi etapen arteko jarraitutasuna, koherentzia eta kohesioa bultzatzen eta esplizitatzen dira.


Lehen Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 67/2022 Foru Dekretuaren I. Eranskina deskarga dezakezu, gako gaitasunekin eta deskriptore operatiboekin eskuineko PDFan.

JAKINTZA-ARLOAK

Arloka antolatzeak ez dio kalterik eginen etaparen izaera orokorrari, adin horretako ikasleek esperientziak eta ikaskuntzak integratu behar baitituzte.

Lehen Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 67/2022 Foru Dekretuaren II. eranskina deskarga dezakezu, eskuineko PDFan jakintza-arloekin eta horien konpetentzia espezifikoekin.

Iturri: educagob.educacionyfp.gob.es

Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturalaren Ezagutza


Konpetentzia espezifikoak:

1. Gailu eta baliabide digitalak modu seguruan, arduratsuan eta efizientean erabiltzea, informazioa bilatzeko, komunikatzeko eta bakarka, taldean eta sarean lan egiteko, eta hezkuntza-testuinguruaren premia digitalen arabera eduki digitala berregin eta sortzeko.

2. Galdera zientifiko errazak planteatzea eta erantzutea, pentsamendu zientifikoari dagozkion teknikak, tresnak eta ereduak erabiliz, ingurune natural, sozial eta kulturalean gertatzen diren gertaerak eta fenomenoak interpretatzeko eta azaltzeko.

3. Arazoak konpontzea diseinu-proiektuak eta pentsamendu konputazionala aplikatuz, behar zehatzei erantzunen dien sormenezko produktu berritzaile bat lankidetzan sortzeko.

4. Norberaren gorputza ezagutzea eta haren kontzientzia hartzea, baita norberaren eta besteen emozio eta sentimenduena ere, eta ezagutza zientifikoa aplikatzea, ohitura osasungarriak garatzeko eta ongizate fisikoa, emozionala eta soziala lortzeko.

5. Ingurune natural, sozial eta kulturaleko elementuen edo sistemen ezaugarriak identifikatzea, haien antolaketa eta propietateak aztertzea eta haien artean erlazioak ezartzea, ondare natural eta kulturalaren balioa ezagutzeko eta hura kontserbatu, hobetu eta erantzukizunez erabiltzeko ekintzak gauzatzeko.

6. Gizakiak ingurunean esku hartzearen kausak eta ondorioak identifikatzea, ikuspegi sozialetik, ekonomikotik, kulturaletik, teknologikotik eta ingurumenekotik, batetik, arazoei aurre egiteko, irtenbideak bilatzeko eta, horiek konpontzeko, bakarka nahiz lankidetzan aritzeko gaitasuna hobetzeko, bestetik, bizimodu jasangarriak praktikan jartzeko, pertsonak eta planeta errespetatu, zaindu eta babestearekin bat datozenak.

7. OIngurune sozial eta kulturalean irauten duena eta aldatzen dena behatzea, ulertzea eta interpretatzea, eta kausalitate-, aldiberekotasun- eta segida-erlazioak aztertzea, elementuen eta gertaeren arteko erlazioak azaltzeko eta baloratzeko.

8. Genero-aniztasuna eta -berdintasuna ezagutzea eta baloratzea, enpatia eta beste kultura batzuekiko errespetua agertzea eta gai etikoei buruz hausnartzea, etengabe eraldatzen ari den gizarte baten ongizate indibiduala eta kolektiboaren alde eta Europaren batasun balioak lortzen laguntzeko.

9. Ingurunean eta gizarte bizitzan eraginkortasunez eta modu eraikitzailean parte hartzea, balio demokratikoak, giza eskubideak eta haurren eskubideak, Espainiako Konstituzioaren eta Europar Batasunaren printzipioak eta balioak errespetatuz, bai eta Estatuak eta haren erakundeek bakeari eta herritarren segurtasun integralari eusteko betetzen duten eginkizuna baloratzea ere, errespetuzko eta ekitatezko interakzioak sortzeko eta gatazkak bake eta elkarrizketaren bidez konpontzea sustatzeko.

Arte Hezkuntza


Konpetentzia espezifikoak:

1. Hartze aktiboaren bidez, hainbat genero, estilo, garai eta kulturatako proposamen artistikoak ezagutzea, jakin-mina eta aniztasunarekiko errespetua garatzeko.

2. Ikertzea adierazpen kultural eta artistikoei eta haien testuinguruei buruz, eta, horretarako, hainbat kanal, bitarteko eta teknika erabiltzea, haietaz gozatzeko, haien balioa ulertzeko eta norberaren sentsibilitate artistikoa garatzen hasteko.

3. Ideiak, sentimenduak eta emozioak modu sortzailean adieraztea eta komunikatzea, eta soinuaren, irudiaren, gorputzaren eta baliabide digitalen aukerekin esperimentatzea nork bere obrak sortzeko.

4. Bakarkako nahiz taldeko ekoizpen kulturalak eta artistikoak diseinatzen, prestatzen eta zabaltzen laguntzea, eta, hori egitean, prozesuaren balioa nabarmentzea eta zenbait eginkizun beren gain hartzea azken emaitza lortzeko, garatzeko bai sormena bai egiletzaren kontzeptua, baita taldeko kide izatearen sentipena ere.

Gorputz Hezkuntza


Konpetentzia espezifikoak:

1. Bizimodu aktiboa eta osasungarria hartzea eta, horretarako, jarduera fisiko, ludiko eta kirolekoetan erregulartasunez aritzea, osasun fisikoa, mentala eta soziala sustatzen duten portaerak hartzea, bai eta norberaren eta taldearen erantzukizun-neurriak ere mugimenduaren praktikan, ongizatea lortzen lagunduko duten jarduera fisiko sistematikoko ohiturak barneratzeko eta integratzeko.

2. Egokitzea gorputz-eskemari dagozkion elementuak, gaitasun fisikoak, pertzepzio-gaitasunak eta gaitasun motorrak eta koordinaziokoak, bai eta trebetasun eta abilezia motorrak ere, barne-logikarekin eta hainbat egoeratako helburuekin bat datozen pertzepzio-, erabaki- eta gauzatze-prozesuak aplikatuta, eguneroko bizitzako testuinguruetan helburu bat baino gehiago dituzten mugimendu proiektuen eta praktiken eskaerei erantzuteko.

3. Autoerregulazio- eta interakzio-prozesuak garatzea mugimendu-praktikaren esparruan, jarrera enpatikoz eta inklusiboz, trebetasun sozialak eta lankidetzako, errespetuko, talde-laneko eta kiroltasuneko jarrerak erabiliz, parte-hartzaileen desberdintasun etniko-kulturalak, sozialak, generokoak eta trebetasunekoak alde batera utzita, parte hartzen den espazioetan elkarbizitzan eta konpromiso etikoan laguntzeko.

4. Mugimenduaren kulturari dagozkion adierazpen ludikoak, fisikoak, kiroletakoak eta artistiko-espresiboak ezagutzea eta horiek praktikatzea, eta kultura tradizionalean eta garaikidean duten eragina eta ekarpen estetiko eta sortzaileak baloratzea, eguneroko bizitzan erabili ohi diren mugimendu egoeretan integratzeko.

5. Hainbat ingurune natural eta hiri-ingurune mugimenduaren praktikarako testuinguru gisa baloratzea, haiekin interakzioan aritzea eta ingurune horien kontserbazioak jasangarritasunaren ikuspegitik duen garrantzia ulertzea; jokoetan, jarduera fisikoetan eta kirol jardueretan erantzukizun indibidualeko neurriak hartzea, praktika efizientea eta ingurunearekiko errespetuzkoa izan dadin, eta ingurunea zaintzen eta hobetzen parte hartzeko.

Balio Zibikoen eta Etikoen Hezkuntza


Konpetentzia espezifikoak:

1. Norberari eta inguruneari buruzko arazo etikoei buruz eztabaidatzea eta argudiatzea, informazio fidagarria bilatuz eta aztertuz eta horri buruzko gogoetarako jarrera sortuz; hori guztia, autoezagutza eta autonomia morala sustatzeko.

2. Arau eta balio zibiko eta etikoen arabera jardutea eta elkarri eragitea, bizitza indibidual eta kolektiborako duten garrantzia aitortuz eta modu eraginkor eta arrazoituan aplikatuz hainbat testuingurutan, elkarbizitza demokratikoa, bidezkoa, inklusiboa, errespetuzkoa eta baketsua sustatzeko.

3. Norbanakoaren, gizartearen eta naturaren artean dauden harreman sistemikoak ulertzea, arazo ekosozialak ezagututa eta haiei buruz hausnartuta, helburu izanik modu aktiboan konprometitzea pertsonen eta planetaren errespetuarekin, zaintzarekin eta babesarekin bat datozen balio eta jardunbideekin.

4. Autoestimua eta ingurunearekiko enpatia garatzea, norberaren emozioak eta sentimenduak identifikatuz, kudeatuz eta adieraziz eta besteenak aitortuz eta baloratuz; hori guztia, norberaren, besteen eta naturaren gaineko zaintzan eta estimuan oinarritutako jarrera bat hartzeko.

Gaztelania eta Literatura


Konpetentzia espezifikoak:

1. Munduko hizkuntza aniztasuna ezagutzea, abiapuntu hartuta ikasleek hitz egiten dituzten hizkuntzen eta Espainiako errealitate eleaniztun eta kulturaniztunaren aitortza, hizkuntzen arteko hausnarketa bultzatzeko, hizkuntzaren gaineko estereotipoak eta aurreiritziak identifikatu eta baztertzeko, eta aniztasun hori kultura-aberastasunaren iturri gisa baloratzeko.

2. Ahozko testuak eta testu multimodalak ulertzea eta interpretatzea; zentzu orokorra eta informazio garrantzitsuena identifikatzea, eta, lagunduta, alderdi formalak eta oinarrizko edukiak baloratzea, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio beharrei erantzuteko.

3. Ahozko testuak eta testu multimodalak koherentziaz, argitasunez eta erregistro egokiz sortzea, ideiak, sentimenduak eta kontzeptuak adierazteko; ezagutza eraikitzeko; lotura pertsonalak ezartzeko; eta askotariko ahozko interakzioetan autonomiaz eta elkarlanerako jarreraz eta jarrera enpatikoaz parte hartzeko.

4. Testu idatziak eta multimodalak ulertzea eta interpretatzea; zentzu orokorra, ideia nagusiak eta informazio esplizitua eta inplizitua atzematea eta, lagunduta, alderdi formalei eta edukiei buruzko oinarrizko hausnarketak egitea, ezagutza eskuratu eta eraikitzeko eta askotariko komunikazio beharrei eta interesei erantzuteko.

5. Testu idatzi eta multimodalak sortzea, oinarrizko zuzentasun gramatikala eta ortografikoa dutenak, edukiak behar bezala sekuentziatuta, eta planifikatzeko, testualizatzeko, berrikusteko eta editatzeko oinarrizko estrategiak aplikatuta, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio eskaera zehatzei erantzuteko.

6. Bi iturritatik edo gehiagotatik datorren informazioa modu planifikatuan eta behar bezalako laguntzarekin bilatzea, hautatzea eta kontrastatzea, haren fidagarritasuna ebaluatzea eta manipulazio eta desinformaziorako arrisku batzuk antzematea, ezagutza bihurtzeko eta modu sortzailean komunikatzeko, ikuspegi pertsonala eta jabetza intelektualarekiko errespetuzkoa hartuta.

7. Modu autonomoan irakurtzea beren gustuen eta interesen arabera hautatutako hainbat lan, eta irakurketa esperientziak partekatzea, irakurle nortasuna eraikitzen hasteko, irakurzaletasuna sustatzeko plazeraren iturri gisa eta horren dimentsio sozialaz gozatzeko.

8. Ikasleen garapen-mailarako egokiak diren literatura lanak edo pasarteak irakaslearen laguntzaz irakurri, interpretatu eta aztertzea, haien arteko erlazioak ezarriz eta literatura generoa eta haren funtsezko konbentzioak identifikatuz, literatura arte-adierazpen gisa hartzen hasteko, bai eta plazer, ezagutza eta literatura asmoko testuak sortzeko inspirazio iturri gisa ere.

9. Hizkuntzari buruz hausnartzea, gidatuta, testuinguru esanguratsuetan testuak sortzeko eta ulertzeko prozesuetatik abiatuta, oinarrizko terminologia egokia erabiliz hizkuntza kontzientzia garatzen hasteko eta ahozko eta idatzizko ulermena eta sorkuntza abileziak hobetzeko.

10. Norberaren komunikazio praktikak elkarbizitza demokratikoaren zerbitzura jartzea, hizkuntza ez-diskriminatzailea erabiliz eta hitzaren bidezko botere abusuak hautemanez eta arbuiatuz, hizkuntzaren erabilera eraginkorra ez ezik, etikoa ere errazteko.

Euskara (A eredua)


Konpetentzia espezifikoak:

1. Modu argian eta hizkuntza estandarrean adierazitako testu labur eta errazen esanahi orokorra eta informazio espezifiko eta aurreikusgarria ulertzea, hainbat estrategia erabiliz eta, beharrezkoa denean, laguntza mota desberdinak erabiliz, hizkuntza errepertorioa garatzeko eta eguneroko komunikaziobeharrei erantzuteko.

2. Testu errazak modu ulergarri eta egituratuan sortzea, plangintza edo konpentsazioa bezalako estrategiak erabiliz, berehalako premiekin lotutako mezu laburrak adierazteko eta eguneroko komunikazio helburuei erantzuteko.

3. Beste pertsona batzuekin interaktuatzea, eguneroko adierazpenak baliatuz, lankidetza estrategiak eta baliabide analogikoak eta digitalak erabiliz, kortesia arauak errespetatzen dituzten komunikazio trukeetan beren interesekoak diren berehalako beharrei erantzuteko.

4. Bitartekotza egitea aurreikus daitezkeen egoeretan, oinarrizko informazio erraza prozesatzeko eta transmititzeko estrategiak eta ezagutzak erabiliz, komunikazioa errazteko.

5. Hizkuntzen arteko hizkuntza errepertorio pertsonalak ezagutzea eta erabiltzea, haien funtzionamenduari buruz hausnartzea eta norberaren estrategiak eta ezagutzak identifikatzea, egoera ezagunetan komunikazio behar zehatzei ematen zaien erantzuna hobetzeko.

6. Euskaratik abiatuta, hizkuntza-, kultura- eta arte-aniztasuna balioestea eta errespetatzea, eta hizkuntzen eta kulturen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak identifikatzea, kulturarteko egoerak kudeatzen ikasteko.

Euskara eta Literatura (D eredua)


Konpetentzia espezifikoak:

1. Munduko hizkuntza aniztasuna ezagutzea, abiapuntu hartuta ikasleek hitz egiten dituzten hizkuntzen eta Espainiako errealitate eleaniztun eta kulturaniztunaren aitortza, hizkuntzen arteko hausnarketa bultzatzeko, hizkuntzaren gaineko estereotipoak eta aurreiritziak identifikatu eta baztertzeko, eta aniztasun hori kultura-aberastasunaren iturri gisa baloratzeko.

2. Ahozko testuak eta testu multimodalak ulertzea eta interpretatzea; zentzu orokorra eta informazio garrantzitsuena identifikatzea, eta, lagunduta, alderdi formalak eta oinarrizko edukiak baloratzea, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio beharrei erantzuteko.

3. Ahozko testuak eta testu multimodalak koherentziaz, argitasunez eta erregistro egokiz sortzea, ideiak, sentimenduak eta kontzeptuak adierazteko; ezagutza eraikitzeko; lotura pertsonalak ezartzeko; eta askotariko ahozko interakzioetan autonomiaz eta elkarlanerako jarreraz eta jarrera enpatikoaz parte hartzeko.

4. Testu idatziak eta multimodalak ulertzea eta interpretatzea; zentzu orokorra, ideia nagusiak eta informazio esplizitua eta inplizitua atzematea eta, lagunduta, alderdi formalei eta edukiei buruzko oinarrizko hausnarketak egitea, ezagutza eskuratu eta eraikitzeko eta askotariko komunikazio beharrei eta interesei erantzuteko.

5. Testu idatzi eta multimodalak sortzea, oinarrizko zuzentasun gramatikala eta ortografikoa dutenak, edukiak behar bezala sekuentziatuta, eta planifikatzeko, testualizatzeko, berrikusteko eta editatzeko oinarrizko estrategiak aplikatuta, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio eskaera zehatzei erantzuteko.

6. Bi iturritatik edo gehiagotatik datorren informazioa modu planifikatuan eta behar bezalako laguntzarekin bilatzea, hautatzea eta kontrastatzea, haren fidagarritasuna ebaluatzea eta manipulazio eta desinformaziorako arrisku batzuk antzematea, ezagutza bihurtzeko eta modu sortzailean komunikatzeko, ikuspegi pertsonala eta jabetza intelektualarekiko errespetuzkoa hartuta.

7. Modu autonomoan irakurtzea beren gustuen eta interesen arabera hautatutako hainbat lan, eta irakurketa esperientziak partekatzea, irakurle nortasuna eraikitzen hasteko, irakurzaletasuna sustatzeko plazeraren iturri gisa eta horren dimentsio sozialaz gozatzeko.

8. Ikasleen garapen-mailarako egokiak diren literatura lanak edo pasarteak irakaslearen laguntzaz irakurri, interpretatu eta aztertzea, haien arteko erlazioak ezarriz eta literatura generoa eta haren funtsezko konbentzioak identifikatuz, literatura arte-adierazpen gisa hartzen hasteko, bai eta plazer, ezagutza eta literatura asmoko testuak sortzeko inspirazio iturri gisa ere.

9. Hizkuntzari buruz hausnartzea, gidatuta, testuinguru esanguratsuetan testuak sortzeko eta ulertzeko prozesuetatik abiatuta, oinarrizko terminologia egokia erabiliz hizkuntza kontzientzia garatzen hasteko eta ahozko eta idatzizko ulermena eta sorkuntza abileziak hobetzeko.

10. Norberaren komunikazio praktikak elkarbizitza demokratikoaren zerbitzura jartzea, hizkuntza ez-diskriminatzailea erabiliz eta hitzaren bidezko botere abusuak hautemanez eta arbuiatuz, hizkuntzaren erabilera eraginkorra ez ezik, etikoa ere errazteko.

Atzerriko Hizkuntza


Konpetentzia espezifikoak:

1. Modu argian eta hizkuntza estandarrean adierazitako testu labur eta errazen esanahi orokorra eta informazio espezifiko eta aurreikusgarria ulertzea, hainbat estrategia erabiliz eta, beharrezkoa denean, laguntza mota desberdinak erabiliz, hizkuntza errepertorioa garatzeko eta eguneroko komunikaziobeharrei erantzuteko.

2. Testu errazak modu ulergarri eta egituratuan sortzea, plangintza edo konpentsazioa bezalako estrategiak erabiliz, berehalako premiekin lotutako mezu laburrak adierazteko eta eguneroko komunikazio helburuei erantzuteko.

3. Beste pertsona batzuekin interaktuatzea, eguneroko adierazpenak baliatuz, lankidetza estrategiak eta baliabide analogikoak eta digitalak erabiliz, kortesia arauak errespetatzen dituzten komunikazio trukeetan beren interesekoak diren berehalako beharrei erantzuteko.

4. Bitartekotza egitea aurreikus daitezkeen egoeretan, oinarrizko informazio erraza prozesatzeko eta transmititzeko estrategiak eta ezagutzak erabiliz, komunikazioa errazteko.

5. Hizkuntzen arteko hizkuntza errepertorio pertsonalak ezagutzea eta erabiltzea, haien funtzionamenduari buruz hausnartzea eta norberaren estrategiak eta ezagutzak identifikatzea, egoera ezagunetan komunikazio behar zehatzei ematen zaien erantzuna hobetzeko..

6. Atzerriko hizkuntzatik abiatuta, hizkuntza-, kultura- eta arte-aniztasuna balioestea eta errespetatzea, eta hizkuntzen eta kulturen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak identifikatzea, kulturarteko egoerak kudeatzen ikasteko.

Matematika


Konpetentzia espezifikoak:

1. Eguneroko bizitzako egoerak interpretatzea, eta horien irudikapen matematikoa egitea, kontzeptuen, tresnen eta estrategien bitartez, informaziorik garrantzitsuena aztertzeko.

2. Egoera problematizatuak ebaztea, eta, horretarako, zenbait teknika, estrategia eta arrazoitzeko modu aplikatzea, jokatzeko hainbat modu aztertzeko, soluzioak lortzeko eta ikuspuntu formaletik eta planteatutako testuinguruari dagokionez baliozkoak direla ziurtatzeko.

3. Aieru edo uste errazak esploratzea, formulatzea eta egiaztatzea, edo problema matematikoak planteatzea eguneroko bizitzan oinarritutako egoeretan, gidatuta, eta arrazoitzearen eta argudioen balioa aintzat hartuta, haien baliozkotasuna egiaztatzeko eta ezagutza berria bereganatu eta integratzeko.

4. Pentsamendu konputazionala erabiltzea, datuak antolatuz, zatitan deskonposatuz, patroiei antzemanez, orokortuz eta algoritmoak interpretatuz, aldatuz eta sortuz, gidatuta. Hori guztia, eguneroko bizitzako egoerak modelizatzeko eta automatizatzeko.

5. Ideia matematikoen arteko loturak ezagutzea eta erabiltzea, bai eta beste arlo batzuetan edo eguneroko bizitzan inplikatutako matematika identifikatzea ere, kontzeptuak eta prozedurak elkarri lotuz; hori guztia, askotariko egoera eta testuinguruak interpretatzeko.

6. Matematikako kontzeptuak, prozedurak eta emaitzak bakarka eta taldeka komunikatu eta irudikatzea, horretarako erabiliz ahozko hizkuntza, idatzizkoa, grafikoa, multimodala eta terminologia egokia, ideia matematikoei esanahia eta iraunkortasuna emateko.

7. Erronka matematikoei aurre egitean emozioak identifikatzen eta kudeatzen lagunduko duten abilezia pertsonalak garatzea, konfiantza sustatuz norberaren aukeretan, akatsa ikaskuntza prozesuaren zati dela onartuz eta ziurgabetasun egoeretara egokituz; hori guztia, pertseberantzia hobetzeko eta matematika ikasten gozatzeko.

8. Gizarte abileziak garatzea, eta, horretarako, besteen emozioak eta esperientziak eta aniztasunaren balioa ezagutzea eta errespetatzea, eta esleitutako rolak dituzten lantalde heterogeneoetan aktiboki parte hartzea, matematikako ikasle gisa nortasun positiboa eraikitzeko, norberaren ongizatea sustatzeko eta harreman osasungarriak sortzeko.

Erlijio irakaskuntza


Erlijio katolikoaren irakaskuntzaren curriculuma eta Estatu espainiarrarekin hezkuntza arlorako lankidetza hitzarmenak sinatu dituzten gainerako konfesioen curriculumak elizaren hierarkiak eta erlijio bakoitzeko agintariek ezarriko dituzte, hurrenez hurren.

Erlijio katolikoaren irakaskuntzaren ebaluazioa Lehen Hezkuntzako gainerako arloetakoak egiten diren bezalaxe eginen da eta haiek dituzten ondorio berdinak izanen ditu. Erlijio konfesioen irakaskuntzaren ebaluazioak Estatuarekin izenpetutako lankidetza hitzarmenetan ezarritakoa beteko du.

IKASKUNTZA EGOERAK (BERRIA)

Ikaskuntza egoerak tresna eraginkorra dira ikasgai edo esparruetako curriculum elementuak integratzeko, zeregin eta jarduera esanguratsu eta garrantzitsuen bidez, arazoak sormenez eta lankidetzan konpontzeko, autoestimua, autonomia, hausnarketa eta erantzukizuna sendotzearekin batera LOMLOE curriculumeko elementurik berritzaileena da; aukera ematen du elementu guztiak proposamen didaktiko baten inguruan aplikatzeko, hainbat diziplinetako elementuak elkarrekin erlazionatuta. BALIABIDEAK orrian gutxienez ikaskuntza egoera bat landu da ikasgai bakoitzeko, doc formatuan deskargatu daitekeena.


Oinarrizko Irakaskuntzaren bukaeran, ikasleen irteera-profileko funtsezko konpetentziak, etapako arlo bakoitzaren konpetentzia espezifikoetan zehazten direnak, garatzeko, lagungarria da ikasleak beren ikaskuntzaren agentetzat hartzen dituen metodologia didaktikoa erabiltzea. Horretarako, ezinbestekoa da ezartzen diren proposamen pedagogikoek ikasleen interesguneak izatea oinarri, ezagutzaren eraikuntza autonomiaz eta sormenaz egitea ahalbidetzeko, beraiek ikasitakoak eta beraien esperientziak abiapuntu hartuta. Ikaskuntza egoerak tresna eraginkorra dira arloetako curriculum elementuak integratzeko, zeregin eta jarduera esanguratsu eta garrantzitsuen bidez, arazoak sormenez eta lankidetzan konpontzeko, autoestimua, autonomia, hausnarketa eta erantzukizuna sendotzearekin batera.

Konpetentziak bereganatzea eraginkorra izan dadin, ikaskuntza egoerek ongi kontestualizaturik egon beharko dute, eta ikasleen esperientziak eta errealitatea ulertzeko moduak errespetatu beharko dituzte. Egoera horiek ikasleen ikaskuntza esperientziak zehaztu eta ebaluatzen dituzte, eta gero eta konplexuagoak diren zereginek osatuak beharko dute, ikasleen maila psikoebolutiboaren arabera, zeregin horiek bideratzeko ikaskuntza berriak eraikitzeko beharra izan dezaten. Haien bitartez, ikasleei aukera eman nahi zaie beren ikaskuntzak konektatzeko eta beren eguneroko bizitzatik gertuko testuinguruetan aplikatzeko, eta norberaren ikaskuntzarekiko konpromisoa ere sustatzen dute. Horrela planteaturik, ikaskuntza egoerak, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren printzipioekin bat, ikasten ikasi eta bizitza osoan ikaskuntzarako oinarriak hartzeko aukera ematen du, prozesu pedagogiko malguak eta eskuragarriak sustatzen baititu, ikasleen behar, ezaugarri eta ikaskuntza erritmoetara egokituta.

Ikaskuntza egoeren diseinuak eragin behar du ikasleek bereganatutako ikaskuntzen transferentzia egitea, etapa honi dagozkion ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak modu koherentean eta eraginkorrean egituratzeko aukera emateko. Egoeren abiapuntua da oinarrizko zenbait jakintza bere baitan biltzen dituzten helburu argi eta zehatz batzuk planteatzea. Horrez gain, taldekatze mota batzuk sustatzen dituzten agertokiak proposatu behar dituzte, bakarkako lanetik taldekako lanera, eta aukera eman ikasleei pixkanaka erantzukizun pertsonalak bere gain hartzeko eta lankidetzan aritzeko, planteatutako erronkari sormenezko konponbidea emateko xedearekin. Egoerak gauzatzeak eragin behar du ahozko sorrera eta interakzioa eta baliabide egiazkoak erabiltzea hainbat euskarri eta formatu analogiko nahiz digitaletan. Ikaskuntza egoerek sustatu behar dituzte denon interesarekin, jasangarritasunarekin edo elkarbizitza demokratikoarekin lotutako alderdiak, funtsezkoak baitira ikasleak presta daitezen XXI. mendeko erronkei eraginkortasunez erantzuteko.


Lehen Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 67/2022 Foru Dekretuaren III. eranskina deskarga dezakezu, eskuineko PDFko ikaskuntza-egoerekin.

Halaber, BALIABIDEAK, orrira sar zaitezke, non gutxienez ikasgai bidezko ikaskuntza-egoera bat landu den, dok. formatuan deskarga daitekeena.

ORDUTEGIAK

Arloka

-G IKASTETXEAK

-G/A IKASTETXEAK

-D eta D/A IKASTETXEAK

Esparruka

-G IKASTETXEAK

-G/A IKASTETXEAK

-D eta D/A IKASTETXEAK