BALIABIDEAK


Orrialde honetan, irakasleei laguntzeko baliabideak eskaintzen dira, legedi berriaren osagarri direnak eta curriculum berrirako trantsizioa errazten dutenak.

Dokumentuak hezkuntza etapen arabera daude antolatuta, eta, etapa bakoitzean, arloen arabera. Arlo bakoitzean ikasgaiak daude, baliabide hauekin:


  • Curriculumeko elementuen zerrenda: kalkulu orriko dokumentua, curriculuma osatzen duten elementu guztiak biltzen eta lotzen dituena. Dokumentu hau lagungarria izan daiteke programazio didaktikoa egiteko.

  • Curriculuma ikasgai, arlo edo esparruka: doc formatuko dokumentua, curriculumean ikasgai, arlo edo eremuen arabera bereizita sartzen dena.

  • Ikaskuntza egoerak: doc formatuko dokumentua. LOMLOE curriculumeko elementurik berritzaileena da; aukera ematen du elementu guztiak proposamen didaktiko baten inguruan aplikatzeko, hainbat diziplinetako elementuak elkarrekin erlazionatuta. Ziklo, ikasgai edo arlo bakoitzeko, gutxienez ikaskuntza-egoera bat landu da.