Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapa ikasleen gaitasunak garatzera bideratutako ikasgaien arabera antolatuta dago. Lehenengo hiru ikasmailetan, ikasgai horiek esparruka antola daitezke.

Etapako laugarren maila orientatzailea izanen da, bai derrigorrezkoaren ondoko ikasketei begira, bai lanean hasteari begira.

Estatuko Araudia

Deskargatu 217/2022 EDaren PDFa hemen edo QRarekin

Foru Araudia

Eta DBHko curriculumaren pdf osoa hemen.

Ezarpena

Deskargatu 64/2022 FAren PDFa hemen edo QRrekin.

Aukerako ikasgaiak

Deskargatu 79/2022 FAren PDFa hemen edo QRrekin.

IKASLEEN IRTEERA-PROFILEAN OINARRIZKO IRAKASKUNTZAREN BUKAERAKOAN (BERRIA)

Tresna horretan zehazten dira Espainiako hezkuntza-sistemaren printzipioak eta helburuak, hezkuntza etapa honi dagokionez, ikasleek bizitzan zehar aurre egin beharko dieten erronka nagusiei heltzeko gaitasunak lortzen direla bermatuz.


Irteera-profilak, XXI. mendeko erronkekin loturik, identifikatu eta zehazten du zer funtsezko konpetentzia espero den ikasleek garaturik izatea prestakuntza ibilbidearen fase hau bukatzen denean.

Irteera-profila bera eta bakarra da Espainiako lurralde osorako. Curriculumaren giltzarria da, oinarrizko irakaskuntza osatzen duten etapetako helburuak kohesionatzen eta elkartzen dituen habe nagusia.

Bermatu nahi da oinarrizko irakaskuntza arrakastaz gainditu eta, beraz, irteera-profila lortzen duten ikasle guztiek jakinen dutela ikasi dutena aktibatzen, bizitzan zehar aurrean izanen dituzten desafio nagusiei erantzuteko:


  • Ingurumenaren endekatzeaz eta animalien kontrako tratu txarrez jabetuta, jarrera arduratsua garatzea, arazo horiek sortu, larriagotu edo hobetzen dituzten arrazoien ezagutzan oinarrituta, ikuspegi sistemiko batekin, dela tokian tokikoa dela globala.

  • Kontsumo arduratsuarekin lotutako alderdiak identifikatzea, banakoen onurarako eta onura komunerako dituzten ondorioak baloratzea, beharren eta gehiegikerien gaineko iritzi kritikoa izatea eta kontrol soziala egitea beren eskubideen urraketen aurrean.

  • Bizimodu osasuntsuak garatzea gorputzaren funtzionamendua ulertuta eta horretan eragina duten barne eta kanpo faktoreei buruzko gogoeta kritikoan oinarrituta; norberaren eta gainerako pertsonen zaintzarekiko eta osasun publikoaren sustapenarekiko erantzukizun pertsonala eta soziala bere gain hartzea.

  • Espiritu kritikoa, enpatikoa eta proaktiboa garatzea, ekitate falta eta bazterketa egoerak detektatzeko, horiek sortzen dituzten arrazoi konplexuak ulertuta.

  • Ulertzea gatazkak direla gizartean bizitzeak berezko dituen elementu batzuk eta bakebidez konpondu behar direla.

  • Modu kritikoan aztertzea egungo gizarteak eskaintzen dituen mota guztietako aukerak, eta horiek baliatzea, bereziki aro digitaleko kulturak dakartzanak; haien alde onak eta arriskuak ebaluatzea, eta modu etiko eta arduratsuan erabiltzea, bizi kalitatea hobetzen laguntzeko, bai norberarena bai kolektiboa.

  • Onartzea ziurgabetasuna aukera bat dela erantzun sortzaileagoak emateko, eta atxikia izan dezakeen antsietateari aurre egiten ikastea.

  • Besteekin bizi eta elkarlanean aritzea gizarte ireki eta aldakorretan, aniztasun pertsonala eta kulturala baloratuta aberastasun iturri diren aldetik, eta beste hizkuntza eta kultura batzuekiko interesa izanda.

  • Proiektu kolektibo baten parte sentitzea, tokian-tokian eta maila globalean, eta enpatia eta eskuzabaltasuna garatzea.

  • Bizitzan zehar ikasten segitzea ahalbidetuko dioten trebetasunak garatzea, konfiantza izanik ezagutza garapenaren eragile dela, eta garapen horren arrisku eta onuren balorazio kritikoa egitea.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzko etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 71/2022 Foru Dekretuaren I. Eranskina deskarga dezakezu Ikasleek oinarrizko irakaskuntzaren amaieran duten irteera-profilarekin, eskuineko PDFan.

FUNTSEZKO KONPETENTZIAK ETA DESKRIPTORE ERAGILEAK


FUNTSEZKO KONPETENTZIAK:


Irteera-profilean jasotzen diren funtsezko konpetentziak dira Europar Batasuneko Kontseiluaren Gomendioan ezarritako funtsezko konpetentziak Espainiako hezkuntza sistemara egokitzearen emaitza.. Egokitzapen honek erantzuten dio aipatu ditugun konpetentziak XXI. mendeko erronka eta desafioekin, LOEn ezarritako hezkuntza sistemaren printzipio eta xedeekin eta eskola testuinguruarekin lotzeko beharrari; izan ere, Gomendioaren ardatza bizitza osoan gertatu behar den etengabeko ikaskuntza da, eta profila, aldiz, ikasleen garapen pertsonal, sozial eta prestakuntzakoaren une zehatz eta mugatu bati dagokio: oinarrizko irakaskuntzaren etapari.


Oro har, ulertu behar da LOMLOEn hezkuntza etapetarako aurreikusten diren konpetentziak eta helburuak lortzea loturik dagoela irteera-profil honetan jasotzen diren funtsezko konpetentziak bereganatu eta garatzearekin. Hauek dira funtsezko konpetentzia horiek:


  1. Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia.

  2. Eleaniztasunerako konpetentzia.

  3. Matematika konpetentzia, eta zientzia, teknologia eta ingeniaritza konpetentzia.

  4. Konpetentzia digitala.

  5. Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa.

  6. Herritar konpetentzia.

  7. Ekimenerako konpetentzia.

  8. Kulturaren kontzientzia eta adierazpenerako konpetentzia.


FUNTSEZKO KONPETENTZIEN DESKRIPTORE OPERATIBOAK OINARRIZKO IRAKASKUNTZAN:

Funtsezko konpetentzien deskriptore operatiboek, etapako helburuekin batera, erreferentzia esparrua osatzen dute, arlo, esparru edo ikasgai bakoitzaren konpetentzia espezifikoak zehazteko oinarria dena. Deskriptore operatiboen eta konpetentzia espezifikoen arteko loturari esker, bigarrenen ebaluazioa ikusirik ondorioztatu daiteke irteera-profilean zehaztutako funtsezko konpetentziak noraino bereganatu diren eta, beraz, etaparako aurreikusitako konpetentziak eta helburuak lortu diren.

Kontuan harturik konpetentziak, nahitaez, modu sekuentzialean eta progresiboan eskuratzen direla, profilean sartzen dira, halaber, Lehen Hezkuntza bukatzean espero den jardun-mailari buruzko orientazioa ematen duten deskriptore operatiboak; horrela, derrigorrezko irakaskuntza osatzen duten bi etapen arteko jarraitutasuna, koherentzia eta kohesioa bultzatzen eta esplizitatzen dira


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzko etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 71/2022 Foru Dekretuaren I. Eranskina deskarga dezakezu, gako gaitasunekin eta deskriptore operatiboekin eskuineko PDFan.

IKASGAIEN GARAPENA ETA ANTOLAKETA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak, ikasgaitan antolatuta, lau ikasmailatan ematen dira. Lehendabiziko hiru ikasmailetan, ikasgaiak esparrutan antolatzeko aukera ematen da eta azken ikasmailan, ikasgaien aukeraketa errazteko eta ikasmaila horren izaera orientatzailea kontuan hartuta, ikasgai batzuk multzokatzen ahalko dira Batxilergoko modalitateetara eta Lanbide Heziketako arloetara bideratutako zenbait aukeratan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzko etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 71/2022 Foru Dekretuaren II. eranskina deskarga dezakezu, ikasgaiak eskuineko PDFan dituela.

Iturri: educagob.educacionyfp.gob.es

Lehen mailatik hirugarrenera

Lehen hiru ikasmailetako ikasgaiak hauek izanen dira:

  • Biologia eta Geologia.

  • Gorputz Hezkuntza.

  • Plastikako, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza.

  • Fisika eta Kimika.

  • Geografia eta Historia.

  • Gaztelania eta Literatura.

  • Euskara eta Literatura, hala badagokio.

  • Atzerriko Hizkuntza.

  • Matematika.

  • Musika.

  • Teknologia eta Digitalizazioa.

Hiru ikasmailetan, ikasle guztiek ikasiko dituzte ikasgai hauek:

  • Biologia eta Geologia eta/edo Fisika eta Kimika.

  • Gorputz Hezkuntza.

  • Geografia eta Historia.

  • Gaztelania eta Literatura.

  • Euskara eta Literatura, hala dagokionean.

  • Atzerriko Hizkuntza.

  • Matematika.

  • Musika eta/edo Plastikako, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza.

Hiru ikasmailetako batean, gutxienez, ikasle guztiek ikasiko dute Teknologia eta Digitalizazioa ikasgaia. Era berean, lehendabiziko hiru ikasmailetako batean, ikasle guztiek ikasiko dute Balio Zibikoen eta Etikoen Hezkuntza ikasgaia.

Horrez gain, hiru ikasmailetan, Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen esparruaren barruan, ikasleek aukerako ikasgai bat ikasiko dute:

  • Izan daiteke lan monografiko bat edo diziplinarteko proiektu bat edo komunitatearentzako zerbitzu batekin elkarlanean aritzekoa. Eskaintza horretan sartu beharko da, gutxienez ere, Kultura Klasikoa, konpetentzia digitala garatzeko ikasgai bat eta atzerriko bigarren hizkuntza bat. Atzerriko bigarren hizkuntzaren kasuan, eskaintza etapako ikasmaila guztietan bermatuko da.

Laugarren maila

Laugarren mailako ikasle guztiek ikasiko dituzte ikasgai hauek:

  • Gorputz Hezkuntza.

  • Geografia eta Historia.

  • Gaztelania eta Literatura.

  • Euskara eta Literatura, hala badagokio.

  • Atzerriko Hizkuntza.

  • Matematika A edo Matematika B, ikasle bakoitzak egindako aukeraren arabera.

Aurreko apartatuan aipatzen diren ikasgaiez gain, ikasleek ikasgai hauetatik beste hiru ikasi beharko dituzte:

  • Biologia eta Geologia.

  • Digitalizazioa.

  • Ekonomia eta Ekintzailetza.

  • Adierazpen Artistikoa.

  • Fisika eta Kimika.

  • Prestakuntza eta Orientazio Pertsonala eta Profesionala.

  • Latina.

  • Musika.

  • Atzerriko Bigarren Hizkuntza.

  • Teknologia.

Ikasleek aukerako ikasgai bat edo gehiago ikasten ahalko dituzte, Hezkuntza Departamentuak ezarritako esparruaren barruan betiere:

  • Ikasgai horiek lan monografikoak izaten ahalko dira, edo komunitatearentzako zerbitzu batekin elkarlanean aritzeko proiektu bat.

IKASKUNTZA EGOERAK (BERRIA)

Ikaskuntza egoerak tresna eraginkorra dira ikasgai edo esparruetako curriculum elementuak integratzeko, zeregin eta jarduera esanguratsu eta garrantzitsuen bidez, arazoak sormenez eta lankidetzan konpontzeko, autoestimua, autonomia, hausnarketa eta erantzukizuna sendotzearekin batera LOMLOE curriculumeko elementurik berritzaileena da; aukera ematen du elementu guztiak proposamen didaktiko baten inguruan aplikatzeko, hainbat diziplinetako elementuak elkarrekin erlazionatuta. BALIABIDEAK orrian gutxienez ikaskuntza egoera bat landu da ikasgai bakoitzeko, doc formatuan deskargatu daitekeena.


Oinarrizko Irakaskuntzaren bukaeran, ikasleen irteera-profileko funtsezko konpetentziak, etapako arlo bakoitzaren konpetentzia espezifikoetan zehazten direnak, garatzeko, lagungarria da ikasleak beren ikaskuntzaren agentetzat hartzen dituen metodologia didaktikoa erabiltzea. Horretarako, ezinbestekoa da ezartzen diren proposamen pedagogikoek ikasleen interesguneak izatea oinarri, ezagutzaren eraikuntza autonomiaz eta sormenaz egitea ahalbidetzeko, beraiek ikasitakoak eta beraien esperientziak abiapuntu hartuta. Ikaskuntza egoerak tresna eraginkorra dira arloetako curriculum elementuak integratzeko, zeregin eta jarduera esanguratsu eta garrantzitsuen bidez, arazoak sormenez eta lankidetzan konpontzeko, autoestimua, autonomia, hausnarketa eta erantzukizuna sendotzearekin batera.

Konpetentziak bereganatzea eraginkorra izan dadin, ikaskuntza egoerek ongi kontestualizaturik egon beharko dute, eta ikasleen esperientziak eta errealitatea ulertzeko moduak errespetatu beharko dituzte. Egoera horiek zeregin konplexuek osatuak beharko dute, zeregin horiek bideratzeko ikaskuntza berriak eraikitzeko beharra izan dezaten. Egoeren bitartez, ikasleei aukera eman nahi zaie ikasi dutena konektatzeko eta aplikatzeko bizitza errealitatetik gertu dauden testuinguruetan. Horrela planteaturik, ikaskuntza egoerek, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren printzipioekin lerratuta, aukera ematen dute ikasten ikasi eta bizitza osoan ikaskuntzarako oinarriak ezartzeko, prozesu pedagogiko malguak eta eskuragarriak sustatzen baititu, ikasleen behar, ezaugarri eta ikaskuntza erritmoekin bat datozenak.

Ikaskuntza egoeren diseinuak eragin behar du ikasleek bereganatutako ikaskuntzen transferentzia egitea, etapa honi dagozkion ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak modu koherentean eta eraginkorrean egituratzeko aukera emateko. Egoeren abiapuntua da oinarrizko zenbait jakintza bere baitan biltzen dituzten helburu argi eta zehatz batzuk planteatzea. Horrez gain, taldekatze mota batzuk sustatzen dituzten agertokiak proposatu behar dituzte, bakarkako lanetik taldekako lanera, eta aukera eman ikasleei pixkanaka erantzukizun pertsonalak bere gain hartzeko eta lankidetzan aritzeko, planteatutako erronkari sormenezko konponbidea emateko xedearekin. Egoerak gauzatzeak eragin behar du ahozko sorrera eta interakzioa eta baliabide egiazkoak erabiltzea hainbat euskarri eta formatu analogiko nahiz digitaletan. Ikaskuntza egoerek sustatu behar dituzte denon interesarekin, jasangarritasunarekin edo elkarbizitza demokratikoarekin lotutako alderdiak, funtsezkoak baitira ikasleak presta daitezen XXI. mendeko erronkei eraginkortasunez erantzuteko.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzko etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 71/2022 Foru Dekretuaren III. eranskina deskarga dezakezu, eskuineko PDFko ikaskuntza-egoerekin.

Halaber, BALIABIDEAK, orrira sar zaitezke, non gutxienez ikasgai bidezko ikaskuntza-egoera bat landu den, dok. formatuan deskarga daitekeena.

OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOEN ESPARRUAK


Oinarrizko mailako heziketa zikloen hartzaileak izanen dira, lehentasunez, lanbidearen munduarekin lotutako ingurune batean ikaskuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako konpetentziak lortzeko aukera gehien dituzten ikasleak; zainduko da ikasleak arrazoi sozioekonomikoengatik edo bestelakoengatik bereizten ez direla, eta trebatzen jarraitzeko prestakuntza emanen zaie horrela.

Oinarrizko mailako heziketa zikloek irteera-profilean ezarritako konpetentziak eskuratzea erraztuko dute, honako esparru hauetan antolatutako irakaskuntzen bitartez:


a) Komunikazioaren eta Gizarte Zientzien Esparrua, honako ikasgai hauek barne hartzen dituena:

  • Gaztelania.

  • Lanbide Hastapeneko Atzerriko Hizkuntza.

  • Gizarte Zientziak.

  • Euskara, hala badagokio.


b) Zientzia Aplikatuen Esparrua, honako ikasgai hauek barne hartzen dituena:

  • Matematika Aplikatua.

  • Zientzia Aplikatuak.


c) Lanbide esparrua; Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako kualifikazioa lortzeko behar den prestakuntza jasoko du, gutxienez.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzko etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 71/2022 Foru Dekretuaren IV. eranskina deskarga dezakezu, eskuineko PDFan Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloen Esparruak dituela.


ORDUTEGIAK

1. mailatik 3.era, ikasgaien arabera

-G, A/G, D eta D/A IKASTETXEAK

1. mailatik 3.era, esparruka

-G, A/G, D eta D/A IKASTETXEAK.

4. maila

-G, A/G, D eta D/A IKASTETXEAK.