Baliabideak - Ikaskuntza egoerak

Ikaskuntza egoerak tresna eraginkorra dira ikasgai edo esparruetako curriculum elementuak integratzeko, zeregin eta jarduera esanguratsu eta garrantzitsuen bidez, arazoak sormenez eta lankidetzan konpontzeko, autoestimua, autonomia, hausnarketa eta erantzukizuna sendotzearekin batera.

*Dokumenturen bat landu edo EDITATU nahi baduzu, ireki ezazu eta hasi saioa gmail edo educacion.navarra.es kontu batekin eta egin kopia bat FITXATEGIAN>Egin kopia bat edo saioa hasi gabe FITXATEGIAN>Deskargatu.

Bete beharreko baldintzak:


      1. Lagungarriak dira berariazko gaitasun bat edo batzuk garatzeko.

      2. Oinarrizko jakintzak integratzen dituzte: egoeran aurrera egiteko, beharrezkoa da curriculumean deskribatutako jakintzak abian jartzea, eta jakintzak eta ikasleek hainbat testuingurutan eskuratutako esperientziak lotzea.

      3. Estrategiak, prozesuak eta konponbideak komunikatzea eta irudikatzea eskatzen dute. Beraz, ebaluazioan, prozesuari eta azken irtenbideei emanen zaie garrantzia.

      4. Arazo, erronka edo egoera bat planteatzen dute, non eskatzen dena argi eta berariaz azaltzen den.

      5. Behar bezain irekiak dira, ez baitago erantzun edo konponbide bakarra.

      6. Galdera edo arazo bati sormenez erantzutea dakarte.

      7. Interes publikoko gaiak jorratzen dituzte.

      8. Ikuspegi kritikoa eta gogoetatsua behar dute.

      9. Lankidetza eta talde-lana bultzatzen dituzte, gaitasun sozioemozionalak garatuz.

      10. Ikasleen adinera eta garapen kognitiboaren mailara egokitzen dira.

      11. Ikaskuntzaren diseinu unibertsalarekin (IDU) lerrokatzen dira: inklusiboak dira, eta ikasle guztiek aukera izan behar dute egoerei heltzeko eta konpontzeko.

      12. Esanguratsuak, garrantzitsuak eta estimulagarriak dira, eta ikasleen intereseko gaiak lantzen dituzte, edo modu erakargarrian aurkezten dira.

Ikaskuntza egoera baterako elementuak:


-Ikaskuntza egoera baterako elementuak:

            • Sarrera: testuingurua eta egoeraren helburua.

            • Deskribapena (nola gauzatuko den): jarduerak, metodologia, ebaluazio tresnak, etab.

            • Amaierako produktua.