Batxilergoa

Batxilergoak derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntza osatzen duten irakaskuntzetako bat da, beste hauekin batera: erdi mailako Lanbide Heziketa, Arteetako Lanbide Irakaskuntzak, bai Musika eta Dantzakoak bai erdi mailako Arte Plastikoak eta Diseinukoak, eta erdi mailako Kirol Irakaskuntzak.

Bi ikasmaila ditu, zenbait modalitatetan eta, hala dagokionean, bidetan garatzen da eta ikasgai komunen, modalitateko ikasgaien eta aukerako ikasgaien arabera antolatuta dago.

Estatuko Araudia

Deskargatu 243/2022 EDaren PDFa hemen edo QRarekin

Foru Araudia

Eta Batxilergoko curriculumaren pdf osoa hemen.

Ezarpena

Deskargatu 67/2022 FAren PDFa hemen edo QRrekin

Aukerako ikasgaiak

Deskargatu 79/2022 FAren PDFa hemen edo QRrekin.

FUNTSEZKO KONPETENTZIAK ETA DESKRIPTORE ERAGILEAK BATXILERGOAN (BERRIA)

Tresna horretan zehazten dira Espainiako hezkuntza-sistemaren printzipioak eta helburuak, hezkuntza etapa honi dagokionez, ikasleek bizitzan zehar aurre egin beharko dieten erronka nagusiei heltzeko gaitasunak lortzen direla bermatuz.


FUNTSEZKO KONPETENTZIAK:


Batxilergoaren xedea da ikasleei prestakuntza, adimen eta giza heldutasuna, ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak ematea, eginkizun sozialak garatzeko eta bizitza aktiboan erantzukizunez eta behar bezalako gaitasunarekin sartzeko aukera izan dezaten. Horrekin batera, Batxilergoak erraztu behar du ikasleek etorkizunerako, prestakuntzaren aldetik eta arlo profesionalean, ezinbestekoak dituzten konpetentziak eskuratzen eta goi mailako hezkuntzan sartzeko gaitasuna eman behar die.


Helburu horiek betetzeko, etapa honek lagundu behar du ikasleek aurrera egin dezaten konpetentzien garapenean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean izan behar duten garapen-mailatik abiatuta, oinarrizko irakaskuntza bukatzean ikasleek duten irteera-profilean zehaztu bezala. Irteera-profil horretan jasotzen diren funtsezko konpetentziak honakoak dira:



Europar Batasuneko Kontseiluak 2018ko maiatzaren 22ko Gomendioan, etengabeko ikaskuntzarako funtsezko konpetentziei buruzkoan, ezarritako funtsezko konpetentziak Espainiako hezkuntza sistemara egokitzearen emaitza dira. Egokitzapenaren arrazoia da beharrezkoa dela konpetentzia horiek lotzea, batetik, XXI. mendeko erronka eta desafioekin, eta, bestetik, hezkuntza formalaren testuinguruarekin, zehazki Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan hezkuntza sisteman ezarritako printzipio eta helburuekin. 


FUNTSEZKO KONPETENTZIEN DESKRIPTORE OPERATIBOAK BATXILERGOAN:

Zehazten dira funtsezko konpetentziak banan-banan, Batxilergoaren bukaeran espero den eskuratze-mailari dagozkion deskriptore operatiboak ere adierazita. Etapen arteko jarraitutasuna, koherentzia eta kohesioa errazteko eta argi adierazteko, oinarrizko irakaskuntzarako aurreikusitako deskriptore operatiboak ere azaltzen dira. 

Garrantzitsua da esatea funtsezko konpetentzietako bakoitza eskuratzeak laguntzen duela beste guztiak eskuratzen. Ez dago hierarkiarik haien artean, eta ezin da ezarri korrespondentzia esklusiborik ikasgai bakar batekin; aitzitik, konpetentzia horiek ikasgai guztien ikaskuntzetan zehazten dira, eta, aldi berean, horietan gertatzen diren ikaskuntzetatik abiatuta eskuratzen eta garatzen dira.


Batxilergoko etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 72/2022 Foru Dekretuaren I. Eranskina deskarga dezakezu, gako gaitasunekin eta deskriptore operatiboekin eskuineko PDFan

IKASGAIEN GARAPENA ETA ANTOLAKETA

Ikastetxeek eskain ditzaketen Batxilergoko modalitateak hauek dira: Arteak, Zientziak eta Teknologia; Orokorra; eta Humanitateak eta Gizarte Zientziak. Egitura bakarra dute, Arteen modalitatea izan ezik, bi bidetan antolatu baita: bata Arte Plastikoei, Irudiari eta Diseinuari dagokiena, eta bestea Musika eta Arte Eszenikoei buruzkoa.

Etaparen antolaketa orokorra ikasgai komunetan, modalitateko ikasgaietan eta aukerako ikasgaietan antolatuta egonen da.

Batxilergoko etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 72/2022 Foru Dekretuaren II. eranskina jaitsi dezakezu, eta ikasgaiak eskuinaldeko PDFan agetzen dira.

Iturri: educagob.educacionyfp.gob.es

Modalitate guztietarako ikasgai komunak

1. Maila:

2. Maila:

Gai espezifikoak modalitateka

-Arteen modalitatea

a) Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua:

1.  Maila:

Ikasleek Marrazketa Artistikoa I ikasiko dute, gehi modalitateko beste bi ikasgai, hauen artean aukeratuak:

2. Maila:

Ikasleek Marrazketa Artistikoa II ikasiko dute, gehi modalitateko beste bi ikasgai, hauen artean aukeratuak:

b) Musika eta Arte Eszenikoak:

1. Maila:

Ikasleek Musika Analisia I edo Arte Eszenikoak I ikasiko dute lehen mailan, bakoitzak aukeratzen duena, gehi modalitateko beste bi ikasgai, hauen artean aukeratuak:

2. Maila:

Ikasleek Musika Analisia II edo Arte Eszenikoak II ikasiko dute, bakoitzak aukeratzen duena, gehi modalitateko beste bi ikasgai, hauen artean aukeratuak:

-Zientzia eta Teknologia modalitatea

Ikasleek Matematika I ikasiko dute lehen mailan, gehi modalitateko beste bi ikasgai, hauen artean aukeratuak:

Ikasleek Matematika II edo Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika ikasiko dute, bakoitzak aukeratzen duena, gehi modalitateko beste bi ikasgai, hauen artean aukeratuak:

-Modalitate Orokorra

Ikasleek Matematika Orokorra ikasiko dute lehen mailan, gehi beste bi ikasgai, hauen artean aukeratuak:

Ikasleek Zientzia Orokorrak ikasgaia ikasiko dute, gehi beste bi ikasgai, hauen artean aukeratuak:

-Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea

Ikasleek Latina I edo Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I ikasiko dute lehen mailan, gehi modalitateko beste bi ikasgai, hauen artean aukeratuak:

Ikasleek Latina II edo Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II ikasiko dute, bakoitzak aukeratzen duena, gehi modalitateko beste bi ikasgai, hauen artean aukeratuak:

Aukerako ikasgaiak


Hezkuntza Departamentuak arautuko du aukerako ikasgaien eskaintza, barruan hartuta, gutxienik ere, atzerriko bigarren hizkuntza bat.

Ikastetxeek beraiek diseinatutako ikasgaien proposamenak egiten ahalko dituzte, Hezkuntza Departamentuak xedatutakoaren barruan.

IKASKUNTZA EGOERAK (BERRIA)

Ikaskuntza egoerak tresna eraginkorra dira ikasgai edo esparruetako curriculum elementuak integratzeko, zeregin eta jarduera esanguratsu eta garrantzitsuen bidez, arazoak sormenez eta lankidetzan konpontzeko, autoestimua, autonomia, hausnarketa eta erantzukizuna sendotzearekin batera LOMLOE curriculumeko elementurik berritzaileena da; aukera ematen du elementu guztiak proposamen didaktiko baten inguruan aplikatzeko, hainbat diziplinetako elementuak elkarrekin erlazionatuta. BALIABIDEAK orrian gutxienez ikaskuntza egoera bat landu da ikasgai bakoitzeko, doc formatuan deskargatu daitekeena.


Errege dekretu honen I. eranskinean deskribatu eta ikasgai bakoitzaren konpetentzia espezifikoetan zehazten diren funtsezko konpetentziak eskuratu eta garatzeko, lagungarriak izanen dira ikasleak beren ikaskuntzaren eragiletzat hartzen dituzten metodologiak. Horretarako, ezinbestekoa da ezartzen diren proposamen pedagogikoek ikasleen interesguneak izatea oinarri, eta, horiek areagotuta, ahalbidetzea ezagutzaren eraikuntza autonomiaz eta sormenaz egin dezaten, beren ikaskuntzak eta esperientziak abiapuntu hartuta. Ikaskuntza egoerak tresna eraginkorra dira ikasgaietako curriculum elementuak integratzeko, zeregin eta jarduera esanguratsu eta garrantzitsuen bidez, arazoak sormenez eta lankidetzan konpontzeko, autoestimua, autonomia, ekimena, hausnarketa kritikoa eta erantzukizuna sendotzearekin batera.

Konpetentziak bereganatzea eraginkorra izan dadin, ikaskuntza egoerek ongi kontestualizaturik egon beharko dute, eta ikasleen esperientziak eta errealitatea ulertzeko moduak errespetatu beharko dituzte. Era berean, egoera horiek zeregin konplexuek osatuta egon beharko dute, zeregin horiek bideratzeko ikaskuntza berriak eraikitzeko beharra izan dezaten eta haien etorkizun pertsonal, akademiko eta profesionalerako treba ditzaten. Egoeren bitartez, ikasleei aukera eman nahi zaie ikasi dutena konektatzeko eta bizitza errealeko testuinguruetan aplikatzeko. Horrela planteaturik, ikaskuntza egoerek, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren printzipioekin lerratuta, aukera ematen dute ikasten ikasteko eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzatako oinarriak ezartzeko, prozesu pedagogiko malguak eta eskuragarriak sustatzen baititu, ikasleen behar, ezaugarri eta ikaskuntza erritmoekin bat datozenak eta haien autonomia sustatzen dutenak.

Ikaskuntza egoeren diseinuak eragin behar du ikasleek ikasi dutenaren transferentzia egitea, etapa honen berezko ezagutzak, abileziak eta jarrerak modu koherentean eta eraginkorrean egituratzeko aukera emateko. Egoeren abiapuntua da oinarrizko zenbait jakintza bere baitan biltzen dituzten helburu argi eta zehatz batzuk planteatzea. Horrez gain, multzokatze mota batzuk sustatzen dituzten zereginak edo jarduerak proposatu behar dituzte, bakarka nahiz taldean lan eginda, eta aukera eman behar die ikasleei pixkanaka erantzukizun pertsonalak modu autonomoan bere gain hartzeko eta lankidetzan aritzeko, planteatutako erronkari sormenezko konponbidea emateko xedearekin. Egoerak gauzatzeak hitzezko produkzioa eta interakzioa eragin behar du, eta baliabide egiazkoak erabiltzea hainbat euskarri eta formatu analogiko nahiz digitaletan. Ikaskuntza egoerek sustatu behar dituzten alderdiak denon interesarekin, jasangarritasunarekin edo elkarbizitza demokratikoarekin lotutakoak dira, funtsezkoak baitira ikasleak presta daitezen XXI. mendeko erronkei eraginkortasunez erantzuteko.


Batxilergoko etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 72/2022 Foru Dekretuaren III. eranskina deskarga dezakezu, eskuineko PDFko ikaskuntza-egoerekin. 

Halaber, BALIABIDEAK, orrira sar zaitezke, non gutxienez ikasgai bidezko ikaskuntza-egoera bat landu den, dok. formatuan deskarga daitekeena.

BATXILERGOKO IKASGAIEN ARTEKO JARRAITUTASUNA

BATXILERGOKO 1. MAILA     BATXILERGOKO 2. MAILA


-Musika Analisia I. -Musika Analisia II.

-Arte Eszenikoak I. -Arte Eszenikoak II.

-Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziak. -Biologia.

-Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziak. -Geologia eta Ingurumen Zientziak.

-Korua eta Ahots Teknika I. -Korua eta Ahots Teknika II.

-Marrazketa Artistikoa I. -Marrazketa Artistikoa II.

-Marrazketa Teknikoa I. -Marrazketa Teknikoa II.

-Marrazketa Teknikoa I. -Marrazketa Teknikoa Arte Plastikoetara eta 

Diseinura Aplikatua II.

-Marrazketa Teknikoa Arte Plastikoei -Marrazketa Teknikoa Arte Plastikoetara

 eta Diseinuari Aplikatua I. eta Diseinura Aplikatua II.

-Fisika eta Kimika. -Fisika.

-Fisika eta Kimika. -Kimika.

-Grekoa I. -Grekoa II.

-Latina I. -Latina II.

-Gaztelania eta Literatura I. -Gaztelania eta Literatura II.

-Atzerriko Hizkuntza I. -Atzerriko Hizkuntza II.

-Matematika I. -Matematika II.

-Matematika I. -Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika II.

-Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I. -Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika II.

-Teknologia eta Ingeniaritza I. -Teknologia eta Ingeniaritza II.


Batxilergoko etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 72/2022 Foru Dekretuaren IV. eranskina jaitsi dezakezu eskuineko PDFan, Batxilergoko ikasgaien arteko jarraitutasunarekin. 


ORDUTEGIAK

Arteen modalitatea (2 bide)

-BATXILERGOKO 1. MAILA. ARTE PLASTIKOAK, IRUDIA ETA DISEINUA

-BATXILERGOKO 2. MAILA. ARTE PLASTIKOAK, IRUDIA ETA DISEINUA

-BATXILERGOKO 1. MAILA. MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOAK

-BATXILERGOKO 2. MAILA. MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOAK

Zientzia eta Teknologia modalitatea

-BATXILERGOKO 1. MAILA

-BATXILERGOKO 2. MAILA

Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea

-BATXILERGOKO 1. MAILA

-BATXILERGOKO 2. MAILA

Modalitate Orokorra

-BATXILERGOKO 1. MAILA

-BATXILERGOKO 2. MAILA