Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntzako etapa etengabeko ikaskuntzarako gako-konpetentziak bereganatzeko prozesuaren hasiera da. Konpetentzia horiek Europar Batasuneko Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 22ko Gomendioan jasota daude. Gako-konpetentzia horiek egokitu dira bai eskolaren testuingurura bai Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan hezkuntza sistemarako ezarritako printzipio eta xedeetara.

Estatuko Araudia

Deskargatu 95/2022 EDaren PDFa hemen edo QRarekin

Foru Araudia

Ezarpena

Deskargatu 62/2022 FAren  PDFa hemen edo QRrekin.

FUNTSEZKO KONPETENTZIAK (BERRIA)


Europar Batasuneko Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 22ko Gomendioan adierazten denarekin bat, ez dago konpetentzien arteko hierarkiarik, denek garrantzia berdina dutela uste baita. Haien arteko muga bereizgarririk ere ez da ezartzen, gainezkatuta eta elkar lotuta daudelako. Beraz, zeharkako izaera dute: haietako bakoitza ez dagokio soilik arlo bakar bati zuzenean eta adiera bakar batekin; arloetan gertatzen diren ikaskuntzetatik abiatuta eskuratzen eta garatzen dira denak. Konpetentzien zeharkako izaera hori lagungarria da Haur Hezkuntzaren etapak berezkoa duen ikuspegi globalizaturako. Eskumen horiek honako hauek dira:



Haur Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 61/2022 Foru Dekretuaren I. Eranskina deskarga dezakezu, eskuineko PDFan gako diren konpetentziekin.

JAKINTZA-ARLOAK

Haur Hezkuntzaren hezkuntza edukiak haurren esperientziari eta garapenari dagozkien esparruekin bat datozen arlo batzuetan antolatzen dira; haurrentzat interesa eta esanahia duten ikaskuntza proposamen globalizatuen bidez landuko dira.

Arloak elkarren arteko sakoneko lotura duten esperientzia-esparrutzat hartu behar dira, eta, beraz, ikaskuntza egoera globalak, adierazgarriak eta bizigarriak sortzea sustatzen duen hezkuntza planteamendua beharko da, horiek osatzen dituzten elementu guztien artean loturak ezartzen laguntzeko.

Haur Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 61/2022 Foru Dekretuaren II. eranskina deskarga dezakezu, eskuineko PDFan jakintza-arloekin eta horien konpetentzia espezifikoekin.

Iturri: educagob.educacionyfp.gob.es

1 Arloa. Harmonian haztea


Konpetentzia espezifikoak:

1. Aurrera egitea bere gorputzaren kontrolean eta zenbait estrategia bereganatzen, bere ekintzak inguruneko errealitatera moldatuz modu seguruan, bere buruaz irudi doitu eta positiboa eraikitzeko.

2. Bere emozioak errekonozitu, adierazi eta modu progresiboan erregulatzea, beharrak eta sentimenduak adieraziz, ongizate emozionala eta segurtasun afektiboa lortzeko.

3.Ereduak, arauak eta ohiturak bere egitea, eta bere aukeretan eta lorpen sentimenduetan konfiantza garatzea, bizimodu osasuntsua eta ardura ekosoziala duena sustatzeko.

4. Interakzio sozialak ezartzea berdintasunez, eta baloratzea adiskidetasunaren, begirunearen eta enpatiaren garrantzia, balio demokratikoetan eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako norberaren nortasuna eraikitzeko.

2 Arloa. Ingurunea deskubritzea eta esploratzea


Konpetentzia espezifikoak:

1. Materialen, objektuen eta bildumen ezaugarriak identifikatzea eta haien artean erlazioak ezartzea, esploratuz, zentzumenekin manipulatuz, lanabes sinpleak erabiliz eta trebetasun logiko-matematikoak garatuz, munduari buruz gero eta konplexuagoa den ideia bat deskubritu eta sortzeko.

2. Modu progresiboan garatzea metodo zientifikoaren prozedurak eta pentsamendu konputazionalaren trebetasunak, objektuak behatu eta manipulatzeko prozesuen bidez, ingurunearen interpretazioan hasteko eta sormenez erantzuteko planteatzen diren egoera eta desafioei.

3. Naturaren elementuak eta fenomenoak errekonozitzea eta haren gainean eragina duten ohiturekiko interesa agertzea, erabilera jasangarriak eta ingurunearen zaintzak eta kontserbazioak pertsonen bizitzan duten garrantziaz ohartzeko.

3 Arloa. Errealitatea komunikatzea eta irudikatzea


Konpetentzia espezifikoak:

1. Eguneroko egoeretan interakziorako interesa agertzea, bere komunikazio errepertorioa esploratuz eta erabiliz, bere beharrak eta asmoak adierazteko eta ingurunearen exijentziei erantzuteko.

2. Mezuak eta irudikapenak interpretatu eta ulertzea, bere esperientziaren ezagutzek eta baliabideek lagunduta, ingurunearen eskariei erantzuteko eta ikaskuntza berriak eraikitzeko.

3. Mezuak eraginkortasunez eta modu pertsonal eta sortzailean sortzea, hainbat hizkuntza erabiliz, haietako bakoitzaren kodeak deskubrituz eta adierazpenerako dituzten aukerak esploratuz, behar komunikatibo batzuei erantzuteko.

4. Bere ekimenez parte hartzea idatzizko testuekin lotura duten jardueretan, interesa eta jakin-mina agertuz, haien funtzionaltasuna eta ezaugarrietako batzuk ulertzeko.

5. Beren ingurunean dagoen hizkuntza aniztasuna eta beste kultur adierazpen batzuk baloratzea, bere estrategia komunikatiboak eta bere ondare kulturala aberasteko.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK (BERRIA)


Ebaluazio-irizpide bereiziak ezartzen dira Haur Hezkuntzako bi zikloetarako, jakintza-arlo bakoitzeko gaitasun espezifikoetarako. Irizpide horien osagarri, ikasleek konpetentzia espezifikoak eskuratzeko eskuratu beharko dituzten oinarrizko jakintzak (ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak) lantzen dira

Haur Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 61/2022 Foru Dekretuaren II. eranskina deskarga dezakezu, eskumako PDFan konpetentzia espezifiko bakoitza ebaluatzeko irizpideekin.

IKASKUNTZA EGOERAK

Ikaskuntza egoerak tresna eraginkorra dira ikasgai edo esparruetako curriculum elementuak integratzeko, zeregin eta jarduera esanguratsu eta garrantzitsuen bidez, arazoak sormenez eta lankidetzan konpontzeko, autoestimua, autonomia, hausnarketa eta erantzukizuna sendotzearekin batera LOMLOE curriculumeko elementurik berritzaileena da; aukera ematen du elementu guztiak proposamen didaktiko baten inguruan aplikatzeko, hainbat diziplinetako elementuak elkarrekin erlazionatuta. BALIABIDEAK orrian gutxienez ikaskuntza egoera bat landu da ikasgai bakoitzeko, doc formatuan deskargatu daitekeena.


Haurrek eraginkortasunez beregana ditzaten foru dekretu honen I. eranskinean deskribatzen diren gako-konpetentziak, lagungarria izanen da haurrak berak haien ikaskuntzaren eragiletzat hartzen dituen metodologia bat garatzea.

Haurrek heldutasunera bidean pasatzen dituzten etapak errespetatu beharko dira, eta garrantzitsua da ikaskuntzak ez behartzea. Hori dela eta, proposatzen da ikaskuntza egoera pizgarriak, adierazgarriak eta integratzaileak diseinatzea, ongi kontestualizatuta daudenak eta, horrez gain, errespetatzen dutenak ikasleen garapen integralerako prozesua, alderdi guztietan, eta aintzat hartzen dituztenak haien potentzialtasunak, interesak eta beharrak, bai eta etapako une bakoitzean errealitatea ulertzeko moduak ere. Ikaskuntza egoera horiek lagunduko diete eboluzionatzen eta haien prozesuetan aurrera egiten, bakoitzaren denborak errespetatuz, eta desafioak eskainiko dizkiete, prozesu pertsonal eta sozialean aurrerapausoak egiten jarraitzen laguntzeko.

Ikaskuntza egoerek desafio edo arazo bat planteatu behar dute, haurraren adin eta garapenaren araberako konplexutasuna izanen duena, haurrak, hura sormenez ebazteko, etapa antolatzen duten hiru arloetan ikasitakoa abian jar dezan modu integratuan. Zeregin eta jarduera batzuk egitea da egoera  horien abiapuntua, lortu nahi diren helburuak argi eta zehatz planteatuta, helburu horiek lortzeko beharrezkoa izan dadin oinarrizko jakintza multzo bat integratzea.

Egoera horiek lagungarriak izanen dira haurrek bereganatutako ikaskuntzak erabil ditzaten eguneroko beren errealitateko arazo bati konponbidea emateko, nork bere heldutasun mailaren arabera. Diseinuan kontuan hartuko da lagundu behar duela gogoetan oinarritutako ikuspegi kritikoa modu progresiboan garatzen. Era berean, beste alderdi batzuk landu behar dira, hala nola interes komuna, jasangarritasuna, desberdintasunaren errespetua edo elkarbizitza, eta lehen urratsak egin balizko gatazka egoerak elkarrizketa eta adostasunaren bidez kudeatzen. Halaber, aintzat hartu behar dira haurren baldintza pertsonalak, sozialak edo kulturalak, bazterketa eragin dezaketen elementuak detektatu eta tratatzeko.


Haur Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 61/2022 Foru Dekretuaren III. eranskina deskarga dezakezu, eskuineko PDFko ikaskuntza-egoerekin.

Halaber, BALIABIDEAK, orrira sar zaitezke, non gutxienez ikasgai bidezko ikaskuntza-egoera bat landu den, dok. formatuan deskarga daitekeena.

ORDUTEGIAK

Arloka

-G, G/A, D, D/A IKASTETXEAK