Esparruak


ZER DA ESPARRU BAT?

Esparrua curriculuma antolatzeko modu bat da. Hainbat ikasgai multzo berean biltzen dira, curriculum osagaiak integratuz, helburu jakin batzuk lortzeko.

Ikuspegi hau ezberdina da, curriculuma antolatzeko beste modu batzuekin alderaturik:


  • Ikasgaiak independenteak dira, eta diziplina bat dute ardatz.

  • Ikasgaiak independenteak dira, eta zeharkako gaiak, gizarte arazo garrantzitsuak edo zenbait ikuspegi biltzen dituzte.

  • Diziplinarteko antolaketa, gizarte eta/edo ingurumen arazoen inguruan.

  • Diziplinarteko antolaketa, hainbat ikasgai biltzen dituzten proiektuen inguruan.

ZER EZ DA ESPARRU BAT?

  • Ikasgaien batura edo alborakuntza bat.

  • Curriculumarekiko eta haien artean independenteak diren proiektu edo unitateen multzo bat.

  • Ikastalde batean ikasgai ezberdin batzuk irakasten dituen irakasle bat.

  • Klase batean txandaka ikasgai ezberdinak irakasten dituzten bi irakasle elkarrekin.

  • Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleendako curriculum antolaketa bat.

AURREKARIAK ETA ERREFERENTEAK

  • Aniztasunari erantzuteko berariazko programak: Curriculum aniztasuna (CAP) eta, gaur egun, ikaskuntza eta errendimendua hobetzea (IEHP) eta curriculuma egokitzea (CEP). Oinarrizko lanbide heziketa (OLH) ere bai.

  • XX. mendeko berrikuntza pedagogikoak, ikuspegi globalizatzaileetan oinarrituak.

  • Zeharkako ikuspegiak: ingurumen hezkuntza; zientzia, teknologia eta gizartea (ZTG); Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak (LIZ); STEAM; etab.

  • Hizkuntzen eta edukien tratamendu integratua (HETI) eta hizkuntzen tratamendu integratua (HTI).

ESPARRUAREN HELBURUAK

  • a) Funtsezko ikaskuntzak finkatzea eta indartzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako funtsezko gaitasunak behar bezala garatzeko.

  • b) Ikasleak ikaskuntza aktiboetara motibatzea, metodologia berritzaileen bidez, bai ikasteko zailtasun handiagoak dituzten ikasleak, bai ikasteko gaitasun eta motibazio handiagoa dutenak.

  • c) Estrategiak sustatzea ikastalde berari eskolak ematen dizkioten irakasle taldeak koordinatzeko eta haien baterako lana errazteko.

  • d) Hainbat didaktika departamentutako irakasleen eta orientazio departamentuaren baterako irakaskuntza sustatzea, batez ere pedagogia terapeutikoko eta entzumen eta hizkuntzako maisu-maistra espezialistena, ikasleen aniztasunari hobeki erantzuteko.

  • e) Ebaluazio bateratua sustatzea esparruan.

FUNTSEZKO GAITASUNAK + METODOLOGIA + HEZKUNTZA INKLUSIBOA

Esparruko bi curriculum garatu dira: bata, curriculum aniztasuneko 3. eta 4. mailetarako, eta bestea, DBHko 1. mailarako (orientagarriak dira).