Ikerketaz gain, ezagutza transferitzeko mintegia antolatu du Euskaltzaindiak. Mintegi horretan, ikerketa-deialdietan sarituak izan diren lanen eta ahozko hizkera aztergai duten beste ikerketa-lan batzuen emaitzak aurkeztuko dira.
Noiz: azaroaren 6an
Non: Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Ikerketa zentroa).
Izena eman: Mintegia irekia eta doakoa izango da, baina bertaratu nahi baduzu, izena eman behar duzu mintzola@euskaltzaindia.eus helbidera idatzita edo 943428050 telefono-zenbakira deituta.