Euskaltzaindiak bost ikastaro antolatu ditu 2025eko maiatzerako.
Maiatzaren 15ean (Iruñean): Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan (Oliveto Kondea 2, 2. solairua), 16:00etatik 19:00etara.
Euskaraldia badator, eta 16 urtetik beherako ikasleekin lantzeko hiru proposamen didaktiko jarri dituzte eskuragarri. Hiru adin tarte hauetarako daude pentsatuak: Altxa! (3-9 urte), Dantza! (9-12) eta Jalgi! (12-16). Eta jarduerak hiru ataletan daude antolatuta: batzuk, Euskaraldiaren aurretik egiteko; beste batzuk, Euskaraldian zehar egiteko; eta, azkenak, Euskaraldiaren ondoren gauzatzeko.
Obrak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 9an, ostiralean, itxiko da
Lanak aurkezteko azken eguna: apirilak 25
Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea dute deialdiek.
1. Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko gradu- eta master-amaierako lanak saritzeko.
2. Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko ikerketa-lanak saritzeko.
2025eko apirilaren 30era bitarteko epea izango da gradu- eta master-amaierako lanak aurkezteko eta ikerketa-lanak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 31ra artekoa izango da.
Goizetan bisita gidatuak izanen dira, Iruñerriko eskola, ikastola, institutu eta euskaltegietako taldeendako.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:30etik - 20:30era
Larunbatetan: de 08:30etik a 13:30era
Aurten Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean 15 ikastaro eskainiko ditu UEUk. DOAKOAK izateaz gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTSak emango dizkie ikasleei eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ere, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu ditu.