JAGONET hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzu bat da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Bi bide ditu erabiltzaileak hizkuntza-zalantzak argitzeko: horiek datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitu ezean,galdera egitea.
Aurten Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean 15 ikastaro eskainiko ditu UEUk. DOAKOAK izateaz gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTSak emango dizkie ikasleei eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ere, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu ditu.
Matrikula-epearen hasiera: 2025ko urtarrilaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2025ko otsailaren 10a
Data: 2025ko otsailaren 15a (Larunbata)
Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
Ordutegia: 09:00-14:00/15:30-17:30
Modalitatea: presentziala
Ordu kopurua: 7
BERRIA Ikasgelak ikasleentzako sariketa bat antolatu du bigarren urtez. Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan nahiz Lanbide Heziketan ari diren ikasleek parte hartu ahalko dute. Ikasleek gai eta estilo askotako albisteak, gertaerak, galderak eta eztabaidak jorratzen dituzten komunikazio lanak bidali ahalko dituzte. Hain zuzen ere, ikasle gazteen begiradak ekarri nahi ditu BERRIAren komunitatera, aktualitateari, inguruari eta munduari buruzko begiradak, besteak beste.
Lanak aurkezteko epea: martxoak 31 izango da lanak bidaltzeko azkeneko eguna.
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Ipuina ilustratu
Ilustrazioa ipuin bilakatu
Komikia osatu edota hasieratik sortu
Lanak aurkezteko epea: lanak jasotzeko azken eguna martxoaren 21a izango da.