Prestakuntza instituzionala: eskaera egiteko dokumentua bete behar da (eskuratu ondorengo loturan) .
Iruñerritik kanpo dauden ikastetxeei (hauek izango baitute lehentasuna) aukera emango zaie 1-2 maleta ibiltari ikastetxean bertan jasotzeko EIBZra, Uhartera, etorri behar izan gabe. Zerbitzua doakoa da eta Correos Express garraio-enpresaren bitartez egingo da; haiek arduratuko dira maletak ikastetxera eramaten eta, mailegu-epea pasatakoan, maletak ikastetxean jasotzen eta EIBZra ekartzen.
Mailegu epea betikoa izango da: hilabete.
Kamishibai proiektuaren blogetik deskargatuta, 23 ipuin berri ditugu, eta bakoitzetik bina ale, EIBZn mailegatzeko prest. Ipuin hauek Carmen Aldama irakaslearen gidaritzapean hainbat urtetan egindako tailerretan sortu dira. Batzuk euskaraz eta gaztelaniaz daude; beste batzuk, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Hemendik aurrera, eta Iruñerritik kanpoko ikastetxeentzako batik bat, doako garraio-zerbitzua eskainiko dugu. Beraz, anima zaitezte eta maileguan eska itzazue!
Hezkuntza eta espazioa 2018 jardunaldiak (diptikoa eta programa)
Noiz: martxoaren 5etik 8ra, Ezpeleta jauregian.
Martxoaren 3an, Musikaren hirian.
Apirilaren 21ean, Planetarioan.
Izena emateko epea apirilaren 9an zabalduko da.
Izena emateko azken eguna: martxoaren 5a.
HikHasi
Kubako hezkuntza ezagutzeko bidaia pedagogikoa
Taldea osatu da, baina lekuren bat geratzen da (hikhasi@hikhasi.eus helbidera idatzi, edo 943 371 408 telefonora deitu).
Euskara Atala
Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua
Sto. Domingo aldapa, 8
31001 Iruñea
Tel.: 848426613
Faxa: 848426052
EIBZ
Zubiarte, 13
31620 Uharte
Tel.: 948361093
Faxa: 948361092
Zubiarte euskaltegia
Zubiarte, 13
31620 Uharte
Tel.: 848431010
Faxa: 948361092
Buletinerako harpidetza egin nahi baduzue, mezua bidali helbide honetara: euskaraatala@navarra.es