Euskaraldia badator, eta 16 urtetik beherako ikasleekin lantzeko hiru proposamen didaktiko jarri dituzte eskuragarri. Hiru adin tarte hauetarako daude pentsatuak: Altxa! (3-9 urte), Dantza! (9-12) eta Jalgi! (12-16). Eta jarduerak hiru ataletan daude antolatuta: batzuk, Euskaraldiaren aurretik egiteko; beste batzuk, Euskaraldian zehar egiteko; eta, azkenak, Euskaraldiaren ondoren gauzatzeko.
Aurkezpen ekitaldi honetan Eusko Ikaskuntzaren gidaritzapean, ikerlana zuzendu eta txostena egin duten Xabier Erize (soziolinguista, Filologian doktorea) eta Carlos Vilches (soziologoa, Soziologian doktorea) izango dira prozesuaren eta emaitzen berri emateko.
Goizetan bisita gidatuak izanen dira, Iruñerriko eskola, ikastola, institutu eta euskaltegietako taldeendako.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:30etik - 20:30era
Larunbatetan: de 08:30etik a 13:30era
Euskal Etxepare Instititutuak sei irakurletza-deialdi zabaldu ditu eta apirilaren 7ra arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak. Hautatutako irakurleak honako unibertsitate hauetan arituko dira 2025/2026 ikasturtetik aurrera:
Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea dute deialdiek.
1. Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko gradu- eta master-amaierako lanak saritzeko.
2. Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko ikerketa-lanak saritzeko.
2025eko apirilaren 30era bitarteko epea izango da gradu- eta master-amaierako lanak aurkezteko eta ikerketa-lanak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 31ra artekoa izango da.
Lehiaketan LH3- LH6 bitarteko ikasleek parte-har dezakete.
GAIA: Xamariko eta biok
Epea: Martxoaren 18ra arte
Nora bidali: xamariko@gmail.com
BERRIA Ikasgelak ikasleentzako sariketa bat antolatu du bigarren urtez. Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan nahiz Lanbide Heziketan ari diren ikasleek parte hartu ahalko dute. Ikasleek gai eta estilo askotako albisteak, gertaerak, galderak eta eztabaidak jorratzen dituzten komunikazio lanak bidali ahalko dituzte. Hain zuzen ere, ikasle gazteen begiradak ekarri nahi ditu BERRIAren komunitatera, aktualitateari, inguruari eta munduari buruzko begiradak, besteak beste.
Lanak aurkezteko epea: martxoak 31 izango da lanak bidaltzeko azkeneko eguna.
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Ipuina ilustratu
Ilustrazioa ipuin bilakatu
Komikia osatu edota hasieratik sortu
Lanak aurkezteko epea: lanak jasotzeko azken eguna martxoaren 21a izango da.
Aurten Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean 15 ikastaro eskainiko ditu UEUk. DOAKOAK izateaz gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTSak emango dizkie ikasleei eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ere, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu ditu.