Ikasleek euskarazko musikariak ezagutu, eta esperientzia eder bat izateko hezkuntza-programa honek, besteak beste, artista hauen zuzeneko doinuak ekarri ditu ikasgeletara: Olaia Inziarte, Odei Barroso, Idoia Asurmendi, Antton Aranburu, Ines Osinaga, Jon Gurrutxaga, Maite Larburu zein Jon Basaguren
Zenbaki honek hainbat gai jorratu ditu: DBHko ikasleen idazketa eleaniztuna, euskara eta kulturartekotasuna, haur-poesia, hizkuntza figuratiboa, euskal testu zaharrak (Larramendiren sermoia eta Erredingo Luiseneko predikuak), literatur fragmentarismoa, bizkaiera zaharreko txistukariak (Mikoleta eskuizkribua), J.-B. Elizanbururen idatzi ezezagunak, eta hizkuntza-eskubideak eta legea Eskandinavian.
UEUk 53. Udako Ikastaroen matrikulazio-epea ireki du. Azken bi urteetako hariari jarraituz, 20 jardunaldi eta ikastaro antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin
Aurten Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean 15 ikastaro eskainiko ditu UEUk. DOAKOAK izateaz gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTSak emango dizkie ikasleei eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ere, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu ditu.
Zabaldu da UPV/EHUko Uda Ikastaroetan izena emateko epea