MAHAI- INGURUA

MAHAI-INGURUA

CEIP LEKEITIO HLHI CEIP DUNBOA HLHI PRESENTACIÓN DE MARIA

Lekeitio HLHI ELKARREKIN programa: indarkeria gabeko elkarbizitza harmoniatsua.

Lekeitioko Eskola Publikoa Ikas Komunitatea da, beraz, gizartea eta eskola eraldatzeko lan egiten duen hezkuntza komunitatea. Eskola inklusiboaren erronkekin bat eginez, gizartean zein eskola testuinguruan dauden desberdintasunak gainditzeko ahalegin bereziak egiten ditu.

Hezkuntza Departamenduak eskeini duen proiektu integralean parte hartu du, eta honek hezkidetza era global batean sakontzeko aukera eman dio.

Pedagogia kritikoan oinarrituz, elkartasuna, ekitatea, berdintasuna eta hezkuntza maila gorena bultzatzen ditu Elkarrekin programa eta Elkartasunaren curriculuma landuz. Azken finean, gure helburu nagusia eskola-eremua demokratikoa bihurtzea da, horretarako beharrezkoak diren parte hartze egiturak, erabakitze prozedurak eta hezkuntza helburuak guztion artean adostuz.

Hala ere, elkarbizitzaren esparruak dimentsio eta erpin ugari biltzen ditu, sexuen arteko gatazka dela, kultur arteko arrazakeria dela, ikasleen arteko tratu txar eta jazarpenak direla edota klasismoak eragindako bazterketak. Horregatik guztiagatik, Hezkuntza arloan proposatzen dugun esku hartzeak, hau da, Elkarrekin programak, ñabardura horiek guztiak kontuan hartzen ditu. Programa lau atalek osatzen du:

  • Bizikidetzaren alde, indarkeriaren kontra eta gatazken kudeaketarako hezkuntza.
      • Bizitzarako eta ongizaterako beharrezkoak diren trebetasunak sustatzeko.
      • Gatazkak dituzten ezaugarriak ezagutzea eta konpontzeko trebetasunak lantzeko.
      • Eskola jazarpena, bullyinga eta cyberjazarpena gutxitu edo desagertzeko.
  • Hezkidetza eta sexu hezkuntza.
      • Emakumeen ekarpenak baloratzeko eta curriculumean txertatzeko.
      • Sexuaren araberako estereotipo eta rol mugatzaileak ezabatzeko.
      • Sexismoa eragiten duten egoerak detektatzeko eta gainditzeko eskolan zein eskolaz kanpoan.
      • Maitasuna bizitzeko modu berdintzaileak bultzatzeko.
      • Sexu harremanetako erakarpen eta aukera erotikoen oinarriak ezagutzeko.
  • Afektu, sentimendu eta emozioen hezkuntza.
      • Afektuen, sentimenduen eta emozioen kontzientzia eta erregulazioa garatzeko.
      • Kidetasunaren garrantziaz ohartzeko.
      • Ikasleen sentipen eta afektuzko trebetasunak garatzeko.
  • Tutoretza eta kulturartekotasunaren hezkuntza.
      • Ikasleen arteko lankidetza, laguntza eta elkartasuna garatzeko.
      • Giza eskubideetan eta balio sendoetan hezteko.
      • Beste herrialde batzuetako jendea, bizi nahiak, erronkak, kultur ondarea eta abar ezagutzeko eta modu positiboan balioesteko.
      • Giza taldetan agertzen diren berdintasunei eta aniztasunei erreparatzeko.

CEIP Dunboa HLHI

Dunboa eskolak urteak daramatza hezkidetza arloan lan egiten. Ikastetxea proiektu global batean dago, Ikas Komunitateak, eta honen ardatzetariko bat norma komunitarioaren bitartez hezkidetza lantzea da.

Hezkuntza Departamenduak eskaini duen proiektu integralean parte hartu du, eta honek hezkidetza era global batean lantzeko aukera eman dio. Nabarmena da eskolan komunitatearen erantzuna, inplikazioa eta nola lortu den guztien babesa izatea …. Horren ondorioz indarkeriaren lanketan asko aurrerat dute, eta argi ikusi dute egindako lana ikastetxean duen inpaktua. Biolentziaren aurrean talde bezala erantzuteak dakarren aurrerapenak nabarmenki ikusi dituzte.

Guzti hau lortzeko komunitate osoak egiten duen formazioa ezinbestekoa da eta adostutako bi ekintza azpimarratu genituzke: biktima bakarrik ez uztea eta “chivato”, salatariren kontzeptua landu dute.

Dunboa ikastetxeak testu liburuak aztertu ondoren, gero eta gehiago lan egiten dute proiektuen bidez eta honela genero ikuspuntua txertatzen duten curriculumean. Ildo horretatik, ikasturteko egutegian berdintasuna lortzeko eta elkarbizitza hobetzeko txertatzen dituzte hainbat ekintza.

Horien artean, ikasturtero data bereziak ospatzen dituzte gelaz gela eta sortutako emaitzak, proposamenak… ikastetxean jartzen dituzte guztiekin konpartitzeko.

Aipatu behar den beste ekintza bat, patioaren erabileraren gainean egin duten diagnosia da. Lortutako emaitzen ondoren hau berdintasunaren ikuspuntutik berrantolatu dute. Alde batetik, berdintasuna lortzeko asmoarekin, eta bestetik genero-indarkeriaren kontra jarrerak lantzeko. Patioaren antolakuntzan ikasleek protagonismoa nagusia izan dute, bai espazioa antolatzerakoan, bai joko ezberdinak proposatuz, baita futbolari alternatibak bilatuz.

Azpimarratu behar da ere ikasle ordezkariek, jaso duten formazioari esker, paper garrantzitsua dutela biolentziari aurre egiten laguntzeko, eta une honetan ikasle arduradunak eredu erakargarriak dira.

Komunitateak ere gai honen inguruan formazioa jaso du, bai jantokiko begiraleak eta baita zenbait guraso solasaldi literarioen bidez.

Nabarmentzeko ere da, izan zuen inpaktuagatik, Nagore Laffageren amarekin egin zuten saioa ere.

Presentación de María Ikastetxea

Hezkuntza Departamenduak eskaini duen proiektu integralean parte hartu du, eta honek hezkidetza era global batean lantzeko aukera eman dio.

Patioen erabileraren azterketa egin ondoren, honen berrantolaketa egin zuten. Berrantolaketa honen ondorioz, emozioekin lotuta jolas anitzak eskaintzen dituzte.

Ikastetxearen ildo nagusia emozioen lanketa da eta esparru desberdinetan ageri da, aipatutako patioaren antolaketan, berdintasunaren proiektuan ere emozioak txertuta daude, geletan Emozio txokoa dago eta azkenengo honek inpaktu ona izan du.

Ikastetxeak protokoloa landu du eta hezkuntza komunitateak adostutako arauetan oinarritzen dira biolentziari aurre egiteko, eta ekiditeko.

Presentación de María Ikastetxean Berdintasun batzordearen partaidetza anitza da. Batzordeko partaideak etapa guztietako arduradun bat, gurasoak, ikasleek eta irakasleek osatzen dute

Landu duten gaien artean; “Chivato” hitza landu eta jorratu dute, hau da, agresioak edo indarkeria salatzea ez da salatari izatea baizik eta laguntzea.

“¿Emakumeen kirola?, bai nahi dut” esperientzia daramate ikastetxean, zenbait kirol egiten dituzten emakumeek (Boleibola, rugby, atletismoa eta waterpoloa) euren esperientzia partekatu dituzte Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilerreko ikasleekin. Ekintza honekin lortu nahi zuten helburu nagusia nesken parte hartzea indartzea kiroletan eta honela nesken taldeak sortu ahal izatea eskola mailan izan da.

Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko programa eta honen ildo nagusiak ikastetxeko dokumentuen errebisioa egin ondoren, berdintasunaren ikuspuntua egiten dituzten agirietan txertatu dituzte: IHP; ICP; IUP; IAJA; Gurasoen Gida; Buletinak eta abar.

Hezkidetza Proeiktu integrala duten ikastetxeetako arduradunen arteko Mahai ingurua: CEIP Lekeitio HLHI, CEIP Dunboa HLHI eta Presentacion de Maria ikastetxea Birginia Pozorekin