CEIFP Mendizabala LHII

EREDU BERRI BAT MENDIZABALA LHII-KO ZIG-ARENTZAT

Gasteizko Mendizabala lanbide-heziketako ikastetxe integratua konprometituta dago hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen inklusioarekin eta gizarteratzearekin; horren erakusle, orain dela 25 urte baino gehiagotik daukala zereginak ikasteko gela bat bigarren zikloan.

Orain dela hiru urte, ikasleei eskaintzen zitzaien profil profesionala aldatzen hasi zen ikastetxea, arte grafikoetan zentratuta baitzegoen ordura arte, osatuago bat osatze aldera, laneratzeko aukera gehiago eskaintzen dituena alegia: OINARRIZKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUAK ETA EDIZIO GRAFIKOA Gelaren orientazio berri horri esker, handitu egin da eskolatze-modalitate horrekiko interesa, hainbesteraino non bi lerro dauden, hamazazpi ikasle guztira.

Era berean, ikasketa-prozesuen funtzionaltasunik handiena sustatzeko hezkuntza-aukeren bila, aldaketa metodologiko batzuk ere egin dira, adibidez, ikasleak eurak inplikatzen dituzten kotutoretza sistemak ezarrita edo beste ekimen batzuk, hala nola erreprografia-zerbitzu bat, zentroko gainerako ikasleei eta langileei bideratua: Ikasleek zuzenean kudeatzen dutenez erreprografia-zerbitzua, benetako lan-ingurune bat era fidagarrian islatzea ahalbidetzeko moduan.

Beste proiektu baten bitartez, aukera egongo litzateke gure ikasleetako batzuek, epe ertainean, Arabatik irten eta praktika-modulua edo lantokiko prestakuntza EAEko beste lurralde batean egin dezaten, bi helbururekin. Alde batetik, gure ikasleentzat interes berezia duten jarduerak eskaintzen dituzten enpresen kopurua areagotzea, eta, bestetik, ikasleen autonomia eta harreman pertsonaletarako gaitasuna sustatzea, lan astea familia girotik kanpo eman beharko baitute.

Ideia, azken batean, hezkuntza-premia bereziak izanagatik horrelako egitasmo batean parte hartzeko gaitasunak dituzten ikasleei, aztertzen ari garen arlo profesionaleko oinarrizko zereginak egiteko aukera eskaintzea da, behar diren malgutasun- eta egokitzapen-neurriak eskainiz. Era berean, ikasle horiei Lanbideren ziurtagiri ofiziala lortzeko aukera eskaini nahi zaie.

Esperientzia honen lehendabiziko emaitzak begi bistakoak dira dagoeneko, Gasteizko Udalak sei hilabeterako kontratu baititu aurreko ikasturtean prestakuntza amaitu zuten sei ikasle (ikastaroa amaitu zuten guztiak).



CIFP Mendizabala LHIIaren Esperientzia #EskolaAbian jardunaldian @BGNagusia-k ekoiztuta CCbySA 2019