GaituzSport

KIROLENE, GORPUTZ HEZKUNTZAREN ARLOKO INKLUSIOA ERRAZTEKO BALIABIDEEN ZENTROA, GAITUZSPORT PROGRAMA

KIROLENE Eusko Jaurlaritzaren Kirol Irakaskuntzen Ikastetxearen ekimen bat da, gorputz-hezkuntzaren alorrekoa, desgaitasun fisikoren bat duten ikasleei zuzendua, ikuspuntu inklusiboa oinarri. GaituzSport proiektuaren barruan dago, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak sustatua, Berritzegune Nagusiarekin elkarlanean.

GaituzSport ekimenak defendatzen duena da gizartearen garapen inklusiboa jarduera fisikoaren eta kirolaren bitartez. Testuinguru horretan, hezkuntza-eremutik heltzen zaio programa horri, gorputz-hezkuntzaren alorretik zehazki, desgaitasunen bat duten ikasleek errazago izan dezaten eskola inguruneko inklusioa.

Programak planteatzen duena da prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea hezkuntzako profesionalei zentroetan, eta jardunbide egokien ereduak eskaintzen ditu, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek gorputz-hezkuntzaren alorrean parte har dezaten.

@Xleizea-k aurkezten du GaituzSport proiektua: Heziketa Fisiko Inklusiboaren Esperientzia #EskolaAbian @BGNagusia-k ekoiztuta CCbySA 2019