IES Koldo Mitxelena BHI (Gasteiz)

IES Koldo Mitxelena BHI

Gaur egun Koldo Mitxelena institutuan aurrera daramaten hezkuntza proiektuan ildo garrantzitsua du berdintasunaren ikuspuntuak, hasieran elkarbizitza proiektuaren barruan txertatzen zen baina une honetan, Hezkidetza Plangintza propioa dute, eta hezkuntza proiektuaren osagarri ezin hobea dela uste dute, genero indarkeriari aurre egiteko gizarte berdintsuago bat beharrezkoa dela sinisten dutelako.

Hezkuntza Departamentuak eskaini duen hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduketa-planak egiteko deialdian barne egon da. Proiektu integralak aukera eman dio eskolari hezkidetza era global batean lantzen jarraitzea.

Bidean duten proiektuan irakasle guztiak inplikatuta dau, guztiena eta ikastetxe osoan ikusi daiteke. Aipatu behar da ikasgai guztietan zehar lerro garrantzitsu bat dela eta irakasle bakoitzak bere eguneroko lanean generoaren ikuspegia kurrikulumean txertatzen duela (emakume zientzialariak, emakume idazleak, Nobel saridunak, emakume kirolariak….)

Batez ere bi egun seinalatuak dituzte egutegian markatuta berdintasuna lantzeko: azaroaren 25ta eta martxoaren 8a, egun horietan lila koloreko betaurrekoak kendu gabe egoten diran nabarmendu behar da bi urterik behin Martxoaren 8an ikastetxeko jarduera nagusia mintzakafea izaten da.

Ikasleen parte hartzea handia da ikastetxean, gaiak proposatzeko eta aurrera eramateko batzorde bat daukate eta aipatutako ekintzetan eta baita ere kurtsoan zehar antolatzen direnetan protagonistak dira.

Hezkidetza, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, genero indarkeria prebentzioa, sexu-aniztasuna eta harreman afektibo sexualak landu dituzte bai DBHn bai Batxilergoan modu eta sakontasun maila desberdinetan, beti ere ikasleen heldutasun maila kontutan hartuta. Tutoretza programetan ardatza hezkidetza da.

Gasteizko Koldo Mitxelena BHIren esperientzia #EskolaAbian. @BGNagusia-k ekoiztuta CCbySA 2019