IES GABRIEL ARESTI BHI

Gabriel Aresti BHI

Gabriel Aresti BHI ikastetxearen ibilbidea oso luzea da, noiz hasi ziren gogoratu ere ez dira egiten, urteak eta urteak daramatza berdintasuna lantzen era global batean, ikastetxe osoa inplikatuz.

Hezkuntza Departamentuak eskaini duen proiektu integralen barne egon da.

Proiektu integralak aukera eman dio institutuari hezkidetza era global batean sakontzen jarraitzea.

Esanguratsua da ikastetxeko mintegi guztien inplikazioa. Adibide moduan, programazioetan berdintasunaren gaia kontutan hartzen dute eta emakumeen presentzia ezinbesteko abiapuntua da, adibidez historian zehar emakumeak egin dituzten ekarpenak jaso eta nabarmentzen dituzte curriculumean.

Ikasleen orientabide akademiko eta profesionalean berdintasunaren ikuspuntutik landu dute, eta lortu duten emaitzak onak eta aberasgarriak izan dira. Zientzietako ibilbidea aukeratu duten neska eta mutilen zenbakia parekoan izan da, egindako lanaren inpaktua igerri egin dute.

Barneko funtzionamenduari dagokionez oso ondo baloratzen da ikastetxean dagoen Mandraka deitzen den, une honetan, neskez osaturiko taldea. Talde hau oso aktiboa, dinamikoa eta iniziatiba handikoa, urtean zehar proposamen ugari egiten dizkie bai proiektuko koordinatzaileari, bai zuzendaritza taldeari emakumearen presentzia ikastetxean ageri gera dadin, orma-irudiak, flash-moviak, erakusketak, bilerak.

Urtero ospatzen diren data berezien antolakuntzan ere parte hartzen dute, hau da; azaroak 25, martxoak 8, maiatzaren 17. Aipatu behar da ekintzak ez direla egun batera mugatzen baizik aurreko eta osteko egunetan ere presente egoten dira ikastetxean. Ekintza ugari eta ikastetxe osoan zabalduta, zein kanpoan egiten dituzte.

Aipagarria da ere, LGTB inguruko gaiak presentzia handia dutela ikastetxean, irakasleek formazioa jaso dute Berdinduren eskutik eta ikasturtean zehar LGTBI txokoa mantentzen da.

Jardunaldian euren ibilbidearen aurkezpena Mandraka taldeak grabatutako bideoaren bitartez izango da.

#EskolaAbian IES Gabriel Aresti BHIren esperientzia. @BGNagusia-k ekoiztuta CCbySA 2019