CPI Soloarte IPI- Osatuz programa

SOLOARTE IKASTETXEKO HEZKUNTZA-KOMUNITATEA, OSATUZ PROGRAMAKO EREDU

Soloarte IPI Basauriko ikastetxe bat da, aniztasunarekin konprometituta dago, eta haur-hezkuntzatik derrigorrezko bigarren hezkuntzako 4. mailara arteko ikasleak hartzen ditu. Azpimarratzekoa da begirada nabarmen inklusiboa diela zaurgarritasun egoeran diren ikasleei; eta malgutasunez jokatzen du ikasleon beharrei erantzuten dieten dinamika eta jarduerak abian jartzeko orduan, bai zentroan bertan bai zentrotik kanpo.

Hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzeak (ikasleekin konprometitutako irakasleak, zentroaren sostengua sentitzen duten familiak eta familiekiko gertutasunez jokatzen duen zuzendaritza-taldea) emaitza onak ekarri ditu Osatuz proiektuan, Osabidezko Hezkuntzarako Partzuergoak eskaintzen baitu. Osatuz, zehazki, programa sozioedukatibo bat da, eskola-ingurunean emateko arreta osasun mentaleko arazoei lotuta portaera kontrolatzeko zailtasunak dituzten ikasleei.

Ikasleok askotariko beharrak dituzte: osasun-arlokoak, hezkuntzarekin lotutakoak, garapen pertsonalekoak, familia- eta gizarte-integraziokoak... Hori kontuan izanik, Osatuz programa martxan jarrita, gizarte-, osasun- eta hezkuntza-arloetako esku-hartzeak aurreikusten baititu, esku-hartze terapeutiko bat eskaini nahi da, ikasleari, familiari, hezkuntza-inguruneari eta gizarte-inguruneari bideratua, betiere ikasleak ingurune normalizatu bateko parte izatea helburu.

CPI Soloarte IPI - Osatuz programa @BGNagusia-k ekoiztuta CCbySA 2019