Urrezko eguzkia

Errege botere honen zati batek, hurrengo hari hau urre bihurtuko du. Horusek sinbolizatutako eguzkiaren kolorea. Errege zen faraoiari, Horus deitzen zitzaion. Osirisen semeak belatz itxura hartzen zuen. Zeruertzetik gainetik hegaz zihoan belatz bat, eguzki sakratuaren irudiarekin bat egiten zuena bere zenitean.

Baina, faraoiek, euren erregealdian, bost izen hartzen zituzten, horietako bat, urrezko Horus bezala ezagutzen zelarik. Urrea sinbolismoan aberatsa izan zen eta da oraindik ere. Antzinatik, eguzkiarekin lotu izan da bere kolorearen ondorioz, eta boterearen, hilezintasunaren, betierekotasunaren sinbolo bihurtu da. Eta gure Horusek xehetasun hori falta du. Agian badakizue – bestela orain esango dizuegu– kopiak ez direla pintatzen jatorrizkoekin nahasterik egon ez dadin. Jatorrizko Horus hau basalto beltzekoa da eta bere begiak urrezkoak diruditen inkrustazioak dira.

Jakina, hau izan zen boteretsuen apaingarriak egiteko material erabilienetako bat, Nemes burukoan que agertzen diren putre eta aspidetik hasi eta Asurnasirpalen besokoetaraino.

Eta hilkorrek janzten bazuten, eguzkiaren eta urrearen arteko lotura jainkoen ikurra ere bihurtu zen, Venusaren kasuan bezala. Bai Grezian, Afrodita izenarekin, bai Erroman, Venus bezala ezagutua, urrezko jainkosa izan zen, dizdiratsua, urrezko irribarrea zuena, bere ileak urrezkoak ziren, bere bitxiak bezala, eta eguzkia, bere aurpegitik irradiatzen zen, jainkosa ederrena bihurtuz.

Eguzkiak urreztatu eta bainatu zituen Zeresen dohainak ere, bere galburuak, urrezkoak ziren ere, eguskiak estalduak. Izan ere, urtaroen zikloan bezala gobernatuz, Zeres izan zen nolabait eguzkiaren jabea. Eta bere izpiek bezala, bere fruituek gu elikatzeko gai diren urrearen kolorea zuten.

Zeresek esku beteka eskaintzen zizkigun bere galburuak, beti eta merezi bezala ohoratzen bagenuen.