mundua gurea da

Izan gaitezen munduko erreginak eta erregeak! Asurnasirpal II.a Mundua gurea da izeneko hari horri tiraka hasiko da. Asiriar inperioaren konkistatzaile handienetako bat dela kontuan hartuta, ezin genuen aukera pasatzen utzi. Asurnasirpal II.ak, bere aita Tukulti-Ninurtaren anexio politikarekin jarraitzeaz gain, Nimrud hiriburu berri bat sortu zuen, antzinako Kalkhu.

Argi eta garbi adierazten zuten hori Asiriako erregeak altxatutako harriek non irakur zitekeen: Lurren Errege loriatsua, Munduko Lau eskinen Erregea, Herri guztien Erregea.

Eta errege batetik beste errege batera. Asiriatik Egiptora. Bi egiptoar irudi ikus ditzakegi. Biak erregetzari lotuak. Lehenengoa, errege baten estatua bat da, amarniar heresiatik sortutako artearekin lotua, Akenatonek sortutako hiriburu iragankor haren izena hartzen duena. Gutxi dakigu Louvren kontserbatzen den jatorrizko eskulturari buruz, baina irudiak hildako faraoien burukoa darama, Nemes izenekoa. Eta Asurnasirpal II.a Munduko Erregetzat hartu bazen, egiptoar faraoiek ere egin zuten, dakigun bezala, mendeetan zehar Afrika Iparraldeko eta Ekialde Hurbileko lurralde zabalak gobernatu zituztelako.

Faraoi haiek, Asurnasirpal bezala, bere burua izendatu zuten titulu askorekin. Hiltzean, Osiris titulua jasotzen zuten, eta, antzinatik, errege ziren bitartean, bere seme Horusena, munduan ordena bermatzen zuena. Horusek belatz forma jaso zuen egiptoar artean, eta bere irudikapenak kontaezinak dira egiptoar historiako garai guztietan.

Oso erraza da erregeen istorioak gobernuaren, munduaren kontrolaren ideia honi irutea. Eta antzinako greziar jainkoak berarekin lotzea ere ez da zaila. Hiru daude mikro-erakusketa honetan: Venus, Ceres eta Minerva; guztiek izen erromatarrak dituzte.

Mundua, zalantzarik gabe, Venusena da. Bera gabe ez ginateke existituko, erreproduzitzera bultzatzen gaituelako.

Mundua, zalantzarik gabe, Zeresena da. Bera gabe ez ginateke existituko, berak gobernatzen dituelako urtaroak eta elikatzen gaituelako.

Mundua, zalantzarik gabe, Minervarena da,. Bera gabe ez ginateke existituko, helburu berrietara garamatzan adimena ematen digulako.

Eta hari horri lotzeko, hain agerikoak ez diren loturekin goaz. Lehena, Arantzadun Umearena. Asko dira eskultura honek irudikatzen duenari buruzko teoriak, baina, batek, haur honek, erromatar senatuaren aurkako konplot bat nola desmuntatu zuen aipatzen digu. Korrika eta korrika joan zen, oinean zeukan arantzari jaramonik egin gabe, senatuari abisatzeko, eta, horrela, Erroma munduaren jabe bihurtzea ahalbidetu zuen. Zalantzarik gabe, Mundua Erromakoa izan zen.

Bigarrena, Borrokalariena, hauek ere munduaren jabe izan zirelarik, greziar garaian, Jokoen garaileak benetako heroiak zirenean euren jaioterrietan, eta euren garaipenen ondoren, Joko berri batzuetara zeramatzaten lau urteei izena ematen zietenean.