IES AXULAR BHI
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA (eskola egunetan) / 9:00 - 14:00
IES AXULAR BHI
📢HEDATZE
Proiektuaren arduraduna:
Ana María López (anamaria@axularsanturtzi.com)
Proeiktuaren ildo nagusiak eta helburuak
Hedatze proiektuaren helburu nagusiak honakoak dira:
Eskaintza pedagogikoa sendotzea.
Arlo akademikoan arazoak dituzten ikasleei arreta berezia eskaintzea.
Hezkuntza formala eta ez formala uztartzea.
Ikasleen zaletasunak identifikatu eta garatzea.
Ikastetxeko kideen partehartzea eta kohesioa sustatzea.
ERREFORTZUAK
Arlo akademikoan arazoak dituzten ikasleei errefortzu saioak eskainiko zaizkie. Saio hauetan, ikasle guztiek, etxeko lanak egin, zalantzak argitu eta ikasketa prozesuan behar duten laguntza jasoko dute.
Errefortzuetara etorri behar duten ikasleei beraiei abisatuko die tutoreak.
TAILER LUDIKOAK
Ikasle guztientzako tailer ezberdinak eskaintzen dira: sukaldaritza, Axular Mendi Taldea, antzerkia, mekanografia, saskibaloia, argazkigintza…
ORDUTEGIA
URRITIK MAIATZERA (BIAK BARNE), ASTELEHEN , ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN. 14:45 - 16:45