IES AXULAR BHI
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA (eskola egunetan) / 9:00 - 14:00
IES AXULAR BHI
🍴JANTOKIA
Jantokiaren arduraduna:
Oihane Gonzalez (oihane.gonzalez@axularsanturtzi.com)
Aurtengo Hezkuntza-Sailaren jantokiei buruzko ebazpenak (Sakatu irudian ikusteko):
Jantokiko Ordutegia:
Jantokia: 14:15 - 14:40
Autobusa: 14:50
Ordutegi horretan, zerbitzu hori erabiltzen duten ikasle guztiek ikastetxean egon behar dute nahitaez autobusa erabiltzen badute, eta familiaren egiaztagiriarekin eta jantokiko arduradunaren baimenarekin bakarrik irten ahal izango dira ikastetxetik. Zerbitzua erabiltzen duten ikasleen erabilera-espazioak hauek izango dira: jantokia eta jolastokia.
Jantokiko edukiera
Jantokiko gehienezko edukiera 150 ikaslekoa da gutxi gora behera.
Kuotak
Ohiko jankidea
4,60 €/ eguneko.
3,30 €/ eguneko (garraiorako eskubidearekin).
Ohikoa ez den jankidea
Egun solteak. Menuaren prezioa: 5,20 €/ eguneko.
Behar besteko aurrerapenaz eskatuko dira jantoki-egunak, aurreko asteko ostegunean beranduen, eta une horretan bertan egingo da ordainketa Idazkaritzan.
Bekadunak
Beka eskatzen duten mahaikideek dagozkien ordainagiriak ordainduko dituzte beka jaso arte, eta bertan itzuliko zaizkie ordaindutako kuotak.
Argibideak
Zerbitzuan baja eman nahi duen familiak jakinarazi beharko dio jantokiko arduradunari 15 egun lehenago, eta jakinarazi den hilaren azken egunean izango du eragina.
Eskubidea galtzeak edo zerbitzuari uko egiteak ez du salbuesten zor diren zenbatekoak ordaintzetik.
Eskola Kontseiluak, Eskola Jantokien Zerbitzuaren legezko araudiarekin bat etorriz, onartu zuen ez dela inolaz ere kuota itzuliko eskolara joan gabeko egunengatik.
Bertaratzean eta falten justifikazioa: Jantoki-zerbitzura huts eginez gero, horren arduradunari jakinarazi beharko zaio.
Menuak eta ikastetxeko arautegia: