IES AXULAR BHI
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA (eskola egunetan) / 9:00 - 14:00
IES AXULAR BHI
👾PROIEKTU DIGITALA
Proiektuaren arduradunak:
Josu Ereño (josu.ereno@axularsanturtzi.com)
Mari Carmen Diez (mariadelcarmen.diez@axularsanturtzi.com)
Saturnino Hernández (satur.hernandez@axularsanturtzi.com)
Kristina Huete (kristina.huete@axularsanturtzi.com)
Proeiktuaren ildo nagusiak eta helburuak
Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan. Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan eta Urteko Planean txertatu da eta ikas komunitate osoaren ikuspegia dauka.
Ikastetxearen Proiektu Digitalaren helburuak:
Ikastetxearen egoera ebaluatzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerari dagokionez.
Plan Digital batek hezkuntza-erakundearen estrategia digitala planifikatzeko duen potentziala aitortzea.
Zentroa etengabe ikasten ari den erakunde bat bilakatzea. Horretarako, beharrezkoa da digitalki konpetentea izatea.
Hezkuntza-komunitateko estamentu guztiak inplikatzea ikastetxeetako kultura digitala garatzeko.
Ikastetxearen Proiektu Digitalaren ekarpenak:
Gaur egun ikastetxea non dagoen ulertzen lagunduko du. Ikastetxearen egoeraren analisia: autoebaluazioa eta hausnarketa.
Ikastetxeak nora iritsi nahi duen zehaztuko du: helburuak.
Ikastetxea egoera batetik bestera eramango duen bidea marraztuko du: helburuak lortzeko ekintzak zehaztea.