IES AXULAR BHI
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA (eskola egunetan) / 9:00 - 14:00
IES AXULAR BHI
💻 CHROMEBOOKAK
Digitalizazio Plana (Ikasleentzako Chromebookak)
Hezkuntza Sailak, Digitalizazio Plana bultzatu ahal izateko, ikasleek irakaskuntzarako ordenagailu eramangarri egokia izatea eskatzen du, bai gelan, bai etxean. Programaren aplikazio-eremuan sartzen dira ikastetxe publikoetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak.
Gailuaren Esleipena
Ordenagailu eramangarri bakoitza ikastetxean matrikulatutako ikasle jakin bakoitzeko izendatzen da.
Proiektuaren inbentarioan etiketa eta serie-zenbaki bakoitza izen eta abizen jakin bakarrari esleituta dago.
Ikasle baten ordenagailua ezin zaio beste ikasle bati utzi. Ikaslea ikastetxean matrikulatuta egoteari uzten badio, ordenagailu eramangarria kenduko zaio beste ikasle bati esleitzeko.
Prozedura hau erabat automatikoa da. Horregatik, ikasle bakoitzak aurrez esleitu zaion ordenagailua jaso behar du.
Legezko tutoreek agindu honen I. eranskina sinatu behar dute eramangarria jaso aurretik. Sinatzeak ebazpen honetan ezarritako baldintzak onartzea dakar.
Esleitutako ordenagailu eramangarrien ezaugarriak:
Chromebook ordenagailu eramangarriekin hornituko dira, lau urte baino gutxiagokoak.
Bai sistema eragilearen, bai behar beste software lizentzia izango dituzte, ikasgelan eta ikasleen etxeetan behar bezala funtzionatzeko.
Gailuak ikastetxeko WIFI sarera konektatu ahal izango dira, gelan erabiltzeko. Sare horren bidez konektatzen direnean, nabigazioa segurua izango da.
Titulartasuna eta itzulketa
Ordenagailu eramangarria, Sailaren Digitalizazio Planean aurrera egiteko banatzen dira.
Gailuak ez dira inola ere jasotzen dituzten familien jabetzakoak izango. Familiek itzuli egin beharko dituzte honako egoera hautakoren bat gertatzen denean:
Ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko mailetan ikasteari uzten dio.
Ikaslea ikastetxez aldatzen da.
Ikaslearen hezkuntza-maila aldatu da, eta maila berrian, ikastetxeak beste gailu mota bat erabiltzen du.
Ikastetxeak edo Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzak gailua itzultzeko eskatzen dute.
Gailua garbi eta pertsonalizaziorik gabe itzuliko da: eranskailurik gabe eta Sailetik kanpoko etiketarik gabe.
Intzidentziak
Zerbait gaizki funtzionatuz gero, ikaslea edo tutoreak ikastetxeko arduradunarekin harremanetan jarriko dira eta parte eman eta konpondu ahal izateko.
Ikasleak Chromebook, garraio-poltsa, sagua (eman bazitzaion) eta kargagailuaren bi zatiak utzi beharko ditu beti.
IKT arduradunak ekipoa erretiratuko du konpontzeko eta behar izatekotan, ikasleei botikineko bat entregatuko dio berea konpondu arte.
IKT arduradunak:
Satur Hernández (satur.hernandez@axularsanturtzi.com)
Aitor Elorza (aitor.elorza@axularsanturtzi.com)
Intzidentziak konpontzeko protokola
Chromebooken eskuliburuak eta gidak