IES AXULAR BHI
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA (eskola egunetan) / 9:00 - 14:00
IES AXULAR BHI
👫ELKARBIZITZA
Proiektuaren arduradunak:
Lorea Martínez (lorea.martinez@axularsanturtzi.com)
Rebeka de Santiago (rebeka.desantiago@axularsanturtzi.com)
Eunate Goyoaga (eunate.goyoaga@axularsanturtzi.com)
Proeiktuaren ildo nagusiak eta helburuak
Elkarbizitza Proiektuaren bitartez, beste pertsona batzuekin batera bizitzeko gaitasuna, hainbat kulturen arteko elkarbizitza baketsua eta bizitzako esperientzia partekatzeko aukera garatu nahi ditugu. Bizitzarako ikasketarik baliagarriena pertsona bakoitzak bere buruarekiko eta beste pertsonekiko harreman positiboa lortzea da: zuzentasuna, berdintasuna, elkartasuna, elkarrekiko errespetua eta indarkeriarik gabeko balioetan oinarrituta.
Gure estamentu guztien artean errespetuzko komunikazioa eraiki, libreki adierazteko giroa erraztuz egoera ezberdinen aurrean bakoitzari zor zaion errespetua kontuan izanez eta norbera den bezala onartuz.
Adostutako arauak, betebeharrak eta eskubideak ezagutu eta bete.
Arazoei irtenbidea aurkitzeko denbora eskaini eta prozedura hezitzaileak adostu elkarren artean ongi sentitzeko.
Guztion artean errespetuzko komunikazioa sortu.
Lasaitasunez gure iritziak eman.
Guztiontzat bide aberasgarriak adostu denok ongi sentitzeko.
Gure helburu nagusietako bat ikasle bakoitzari, lagunduko dioten baliabide pertsonalak, sozialak, kulturalak, emozionalak eta profesionalak ematea da, izan ere, denok kabitzen garen eta partaide garen gizartea garatzeko balio eta irizpide etikoak. Helburu horiek lortzeko baliabiderik lagungarrienetako bat gure ikasleengan elkarbizitzarako gaitasuna garatzea da, giza-eskubideen defentsa sustatzeko balio etiko eta moral sakonetan oinarritua.
Berdintasunean oinarritutako elkarbizitza bultzatu behar dugu estereotipoak eta rolak alde batera utzita. Gure institutoan aniztasun handia dago eta argi dugu edozein ezberdintasungatik ezin dela inor diskriminatu. Gatazka eta tratu txarren prebentziorako beharrezkoa da berdintasunean oinarritzea, ezberdintasunak positiboki baloratuz.
Bizikidetza positiboa eta ustezko jazarpen egoeren aurrean tolerantziarik ez duen instituto seguru bat eraikitzeko asmoz BIZIKASI ekimena martxan jarri dugu, institutoaren arautegiarekin bat datorren Elkarbizitza Proiektua.