IES AXULAR BHI
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA (eskola egunetan) / 9:00 - 14:00
IES AXULAR BHI
🚌 GARRAIOA
Autobus zerbitzua
Zentrotik bizi daitezen distantziaren arabera garraioa behar duten DBHko ikasleei Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere ikasle-garraioaren zerbitzua ematen die. Halaber araudian eskaturiko baldintzak bete dituztenei eta eskatzen dutenei garraiorako banakako dirulaguntzak ematen dizkie.
Matrikula gutunazalaren barruan zerbitzu honen eskabide-orria dago, baita artezten duen araudia ere.
Garraiorako eskubidea izateko baldintzak:
DBHko 1. eta 2.ekoek: Zentrotik 2 km-tara baino urrunago bizitzea.
DBHko 3. eta 4.ekoek: Zentrotik 4 km-tara baino urrunago bizitzea.
Hezkuntza Sailak autobusen kopurua edota beraien ibilbidea egokitzen ditu, zeinez eskabidean berri ematen dugu. Garraio eskubidea izanez gero baina adierazitako ibilbidearen hurbil bizi ezean, ikasleak urrian dei egiten diren garraiorako banakako dirulaguntza eskubidea izango du.
Autobuseko eserlekuren bat librea izatekotan, eskatutako ikasleei, baldintzak bete ez arren, zerbitzua erabili dezaten Hezkuntza Sailaren Garraio Zerbitzuak BAIMEN DEZAKE. Eskakizunen kopurua, matrikula-epearen barru, eserleku erabilgarrienak baino handiagoa izanez gero, baimenduko dira hurrengo irizpideei jarraituz:
1.an matrikulatutako ikasleak
2.an matrikulatutako ikasleak
3.an matrikulatutako ikasleak
4.an matrikulatutako ikasleak
Errepikaturiko ikasleak azkenak izango dira maila bakoitzean.
Berdinduz gero, irizpide hauek ezarriko dira:
anai-arreba zerbitzuan
zozketa
Ikasturtean zehar eta arrazoi justifikatuz, garraio eskubidea daukan ikasle batek eskatzen badu, baimendutako azken ikasleak eserlekua galduko du.
Autobus ordutegiak eta geltokiak