UNIBERTSOA: Astro guztien multzoa da, eta multzo horrek betetzen duen espazioa da.
ASTROAK: Zeruko berezko gorputzak dira, hala nola, izarrak, planetak, kometak, sateliteak etab.
Unibertsoaren sorrerari buruz teoria asko daude, baina gaur egun zabalduena, "Big-bang" edo "Eztanda Handia" izenez ezagutzen da:
BIG-BANG-a
Unibertsoaren sorrerari buruzko teoria onartuena da. Teoria honen arabera, unibertsoko materia guztia gune bakar batean bilduta zegoen eta duela 15 mila milioi (15.000.000.000) urte inguru eztanda egin zuen eta materia hori unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu egin zen. Beranduago materia horretatik galaxiak, izarrak eta planeta-sistemak sortu ziren.
Teoria honek dioenez, gaur egun unibertsoa hedatze fasean dago oraindik.
Unibertsoaren geroari begira bi hipotesi daude:
1. Unibertsoak hedatu eta hedatu jarraituko duela.
2. Erakartze-indarraren ondorioz unibertsoko gorputzak berriro ere
gune batean bilduko direla.
Bideoa: Unibertsoaren sorrera (DVD Izarren Hautsa I) lh5
Unibertsoa ehun mila milioika galaxiez osaturik dago. Galaxiak izar multzo erraldoiak dira. Formaren arabera lau galaxia mota daude: kiribilak, barradunak, irregularrak eta eliptikoak.
Lurra, gure planeta, eta Eguzkia, gure izarra, galaxia batean daude: Esne Bidea. Galaxia honek forma kiribila du.
Testu osoaren gaia: Izarrak
GALAXIAK ETA IZARREI BURUZKO BIDEOA