DEFINIZIOA: Indarra eta mugimenduak elementu eragile batetik elementu hartzaile batera transmititu eta transformatzeko prestatuta dauden elementuak dira.
A) PALANKAK
- "Eman palanka bat eta mundua mugituko dut." BIDEOA1, BIDEOA2
Palanka makina sinplea da, euste puntu baten inguruan bira ematen duen barra zurrun batez osatua. Mutur batean jartzen da mugitu nahi den gorputza (karga, zama edo erresistentzia) eta beste muturrean aplikatzen da gorputz hori altxatzeko indarra. Indarra aplikatzen den puntuaren eta euste puntuaren artean dagoen distantzia handitzen denean, egin behar den indarra txikiagoa da. Palanka desberdinak formula desberdina daukate baino orokorrean F*d=R*D da.
B) TXIRRIKAK eta POLIPASTOAK
Txirrikak aspaldi erabili izan dira pisuak igotzeko lagungarri bezala, badira mota desberdinak (bakuna, bikoitza eta polipastoa) eta bakoitzak abantaila mekaniko desberdinak ematen dizkigu.
Bakuna; F=R
Bikoitza; F=R/2
Polipastoa; F=R/(2 * n) n polea mugikor kopurua izanik.
C) PLANO INKLINATUA
Trikuharriak egiteko nola igotzen zituzten harri handi horiek? Aldapak erabiliz