6.6. MATEMATIKA

Etxearen planoa marraztu behar duzue, nork bere erara, helduek esan gabe nola egin behar duzuen.

Gero, gune edo gela bakoitzaren azalpena idatziko duzue: nolakoa da, zer dago bertan... Eman xehetasun guztiak. Adibidez, gela batean zenbat angelu zuzen dauden zenbatu dezakezue. Beste gela baten, zenbat lauki dauden. Beste batean, zenbat zirkulu. Beste batean, zenbat poliedro (gogoratzen duzue, zer diren poliedroak?). Gela bateko neurriak hartu eta idatz ditzakezue: luzera, zabalera, altuera. Eta perimetroa eta azalera kalkulatu: perimetroa gelaren alde guztien batura da (1. aldea + 2. aldea + 3. aldea + 4. aldea); azalera, berriz, luzeraren eta zabaleraren arteko biderkadura (luzera x zabalera).

Ondoren, argazkia atera zuen planoari, eta beste bat idatzi duzuenari. Bidali tutoreari, sitean jarri dezan beste guztiekin partekatzeko.