ARTEAREN TXOKOA

Asteazkenetan, eskulana

Hemendik aurrera asteazken goizak eskulanak egiteko izango dira.

Zuek asmatutako edozein eskulan izan daiteke, erabili zuen irudimena:

    1. Marrazkiak egin arkatzez, pintzelaz, orri-material ezberdinetan…

    2. Plastilinarekin edo buztinaz modelatu; animaliak, formak…

    3. Koadro abstraktuak egin material ezberdinak erabiliz.

    4. Eta abar (adibide batzuk ipiniko dizkizuegu sitean).

Bukatzen duzuenean, argazkia aterako diozue eta tutoreari bidali.

Horrekin batera, erabilitako teknika azalduko duzue, grabatutako audio edo bideo baten bidez, edo idatzita, nahiago duzuen moduan; eta hori ere tutoreari bidali. Horrela, elkarrengandik ideiak hartuko dituzue hurrengo asterako.

Adibideak:

Botoiak lotzen -->

Karteratxoak egiten -->

Animaliak egiten -->