6.1. MUSIKA

KAIXO LAGUNOK! OHAR GARRANTZITSU BAT EMAN BEHAR DIZUET. ORAIN ARTE EGINDAKO LANA NIREKIN PARTEKATZEA ESKATUKO DIZUET. HAU DA EGINDAKO FITXEI ARGAZKI BAT ATERA ETA NIRE KORREORA BIDALI.

DANTZA, ABESTU... HORRELAKO EKINTZEN BIDEOTXO BAT ERE ESKATUKO DIZUET. BIDEO HAUEK NIK BAKARRIK IKUSIKO DITUT!!!

NIRI KORREOA BIDALTZERAKOAN ZUEN IZEN ABIZENAK ETA ZUEN GELA ZEIN DEN AIPAMENA EGIN; ADB: ANE OTAEGI-4B

HOLA AMIGOS. OS TENGO QUE DAR UNA NOTA IMPORTANTE. TODO EL TRABAJA QUE HEMOS HECHO HASTA AHORA, TENEIS QUE COMPARTIR CONMIGO. LAS FICHAS QUE OS MANDÉ ME PODEÍS MANDAR POR EMAIL SACANDO UNA FOTO.

LAS ACTIVIDADES QUE SON PARA BAILAR, CANTAR... ME PODEÍS TRANSMITIR MEDIANTE UN VIDEO.

AL MANDARME EL EMAIL. TENEÍS QUE PONER VUESTRO NOMBRE Y APELLIDO Y EL AULA. POR EJEMPLO: ANE OTAEGI-4B

Hilabete hasiera dugu eta abesti berria tokatzen da. Sorpresatxo bat dugu eta ea gustatzen zaizuen...


Kaixo kaixo lagunak!

Aste honetan RADETZKY martxa landuko dugu.

Martxa honekin lanean hasi aurrtik, aurkezpentxo txiki bat egingo dizuet, zuek martxa honen jatorria zein den jakin dezazuen:


Radetzki martxa Johann Strauss I.ak 1848an idatzitako musikalan orkestrala da.

Joseph Wenzel Radetzky kanpo mariskal austriarraren omenez konposatu zuen.

Mariskal honek, Austriaren indar militarra salbatu zuen Italia iparraldean, 1848 eta 1849ko iraultzan.

Martxa honek, austriar abertzaletasunaren espresio bezala, arrakasta handia lortu zuen

Egun Radetzki martxa ezaguna baldin bada, Urteberri eguneko kontzertuan jotzen den azken musikalana delako da. Azken musikalan honetan zehar, publikoak txaloen bidez jarraitzen du musikaren konpasa, eta zuzendaria hauengana itzultzen da, hauek zuzentzeko, orkestraren ordez.

Musikograma baten bidez lantzen hasiko gara.

Musikograman bertan agertzen zaizue nola egin behar duzuen. Ondoren honako hau proposatuko dizuet.

Etxean lekua baduzue, ireki atea eta musika jarri. Musika hasten denean, hasi musikaren erritmoan oinez. Ondoren, musika entzutean zer sentiarazten dizuen adierazi ezazu. Hau da, musikaren abiadura azkartzen bada, arineketan hasi, musikaren intentsitatea bajatzen bada, makurtuta oinez poliki poliki aurrera.

Gonbidatu zuen etxekoak ere zuekin ekintza honetan parte hartzera.

Radetzky ren martxa lantzen jarraitzeko gorputz perkusioarekin lantzeko ariketatxo hau proposatzen dizuet.

Animo lagunak!!!!!

LAU TEILATU