4.4. MUSIKA

Kaixo kaixo lagunak. Hemen gara bueltan berriro ere. Zer moduz igaro dituzue Aste Santuko oporrak? Bueno espero dut apur bat deskantsatu eta berriro lanerako indarrak hartuta etorriko zaretela.

Oraingo honetan luzatuko dizuedan lana desberdina da. Lan hau egiteko bi asteko epea izango duzue.

Lan hau egiten hasteko atal ezberdinetan landuko dugu.

Euskal talde bat aukeratuko dugu lehenbizi: hau da zuei gehien gustatzen zaizuena edo ezagutzen duzuen talde bat. Hemen uzten dizkizuet talde batzuk.

Gatibu. Vendetta. Esne Beltza. Hesian. Betagarri. Bide Ertzean. Etzakit. Exkixu. En tol sarmiento. Huntza. Ken zazpi. Kupela. Pantxoa eta Peio. Seiurte. Sorotan Bele. Trikizio. Zea Mays. Ze esatek!

Aukera batzuk uzten dizkizuet hemendik, baina askoz talde gehiago daude eta zuen esku uzten dut. Ez ahaztu EUSKAL taldea izan behar duela.

Gogoratu hemen utzi dizuedan txantiloi hori gidoi posible bat bakarrik dela, zuei orientatzen laguntzeko. Ez daukazue zertan orria jarraitu behar. Bakoitzari iruditzen zaizuen informazioa gehitu dezakezue.

EDOZEIN ZALANTZA DUZUELA, LASAI IDATZI MEZU BAT!!!




EUSKAL TALDEAREN IZENA