SANTO TOMAS ABENDUAK 21
San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean —San Tomas egunez— egiten den baserritarren azoka eta jaia da.
Historian baserri azokaren eguna zen, baina egun euskal baserri kulturaren jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta hiritarrak barne.
Janzkera
Egun berezi honetan umeak alkondara zuria eta arrantzale zapia ekartzera animatu nahi zaituztegu.
2. eta 3. zikloko ikasleek egindako hormairudiak
Aurtengo gaia Olimpiadak izan da eta, betikolez, pertsonaia guztiak txerriak dira!