EUSKARAREN EGUNA ABENDUAK 3

Euskararen Nazioarteko Eguna, euskararen aldeko ospakizun eguna da, abenduaren 3an egiten dena, Frantzisko Xabierkoaren egunean; izan ere, Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, euskara zuen berezko hizkuntza eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan eman zituen, euskaraz.

2023/2024 ikasturte honetan abenduaren 4an ospatuko dugu eskolan!

Janzkera

Egun berezi honetan umeak arrantzale zapia ekartzera animatu nahi zaituztegu.

EKINTZAK

Gaurkoan eskola osoa elkartu gara eta "Euskaraz bizi nahi dut" abestia dantzatu dugu!

5. eta 6. mailako ikasleek itzelezko bertsoak bota dituzte euskararen garrantzia aldarrikatzeko! Aupa zuek!

Horretaz gain, herri kirolak izan ditugu gaurkoan. Zelako giroa!