Agate Deuna

AGATE DEUNA OTSAILAK 5

Agate Deuna Euskal Herrian ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena. Egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko eguna da. Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperako egunean herrietan kopla zaharrak kantatzea makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun.