Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da mundu osoan, Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega puntako idazleen heriotza egunarekin bat eginez eta liburuek egiten duten zubi lana azpimarratzen, belaunaldien artean eta kulturen artean. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da.