GAU BELTZA URRIAK 31

Garai batean, Euskal Herrian, urriaren 31n, neguari ongietorria emateko eta aldi berean hildakoak gogoan izateko; Gau Beltza, Arimen Gaua, Gaba Beltza eta bestelako izenez ezagutzen den ospakizuna egin ohi zuten.

Erremolatxa, patata, kalabazak eta abar hustu, eta barruan kandela bat jartzen zuten, sua, haizetik edo euritik babesteko. Kandela honen funtzioa arimei etxerako bidea argitzea zen, gaueko iluntasunean ikus zezaten.

Gaur egun, askok Gau Beltza Halloween-ekin erlazionatzen dute biek batera dituzten elementu ugariengatik (kalabazak, haurrak eskean ibiltzea, kandelak, etab.).

Egia esan, bi ospakizunen esanahia ez dator zeharo bat. Halloween-en, espirituak uxatzeko mozorrotzen dira, Gau Beltzan, berriz, erakartzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO KLIK!