ESKOLA AGENDA 20 30
Gure Institutuan Eskola Agenda 20 30eko ekimenen artean Hondakinen kudeaketa egiten ari gara. Dakizuenez pilak geroz eta ugariagoak dira gure eguneroko eginkizunetan . Era guztietako pilek guztiz kutsakorra den merkurio kantitate jakin bat daukate. Merkurio hori behar den moduan kudeatua izan dadin denok dugu erantzukizuna.
Bereizi PILAK eta utzi ontzi bereizietan trataera egokia eman diezaioten.