AZTARNA EKOLOGIKOA

AZTARNA EKOLOGIKOA

Ikasturtean zehar Agenda 21 proiektuan Aztarna Ekologikoa landuko dugu. Badakizue zer den?

Gizakiak munduko ekosistemetan egiten duen presioa edo kaltea neurtzeko tresna bat da aztarna ekologikoa.

Lur emankorraren azalera-unitatetan (hektareatan) adierazten da, hau da, hektareatara ekartzen da giza jardueren eragina.

Aztarna Ekologikoa kalkulatzeko metodoa, lurralde baten ekonomiak eragiten duen inpaktu ekologikoa kalkulatzeko sortu zen: hiri eta lurralde asko era ez-iraunkorrean bizi dira, bizirauteko okupatzen dutena baino askoz ere espazio handiagoa erabiltzen baitute baliabideak lortzeko eta beraien hondakinak kanporatzeko. Beraz, beraien bizi erritmoa ezin izango litzateke mundu guztira esportatu, ez legokeelako leku fisiko nahikorik planetan.

Munduko biztanleok bataz beste eragiten dugun aztarna 2,8 Ha-takoa (1996) da baina herrialde batzuetatik besteetara dauden desberdintasunak nabarmenak dira, Estatu Batuetako 12tik, Euskal Herriko5,4ra edo Txinako 2ra adibidez.

Gure helburua izango da bakoitzaren aztarna ekologikoa kalkulatzea ikasturte honetan eta datorrenean, egiaztatzeko bilakaera egon den ala ez. Horretarako ikasturtean zehar jarduera erraz batzuk burutu nahi ditugu:

1. JARDUERA

    1. Aztarna ekologikoaren kontzeptua argitu. Aurkezpen oso erraza daukazue behean (POWER POINT)

    2. Aurkezpena ikusi eta gero bideo bat edo batzuk ikusi sensibilizatzeko

    1. Forum bat egin zalantzak argitu eta norberaren jokabideak hausnartzeko

2. JARDUERA

3. JARDUERA

    1. Bideo bat edo batzuk ikusi sensibilizatzeko

  1. Norberaren emaitzak ikusita, konpromisu batzuk hartu aztarna ekologikoaren indizea gutxitzeko. Maiatzean errepikatuko dugu inkesta eta emaitzak alderatuko ditugu.