Maiatzaren 3an, urtero egiten dugun Eskolako A21-en Eskolen arteko Foroa eta Udal Foroa ospatu genuen. Sestaoko 3 ikastetxe bildu ginen eta gero Udaletxera joan ginen prestatu genuena erakustera. Aurten gure Ikastetxean Biodibertsitatea gaia lantzen gabiltza dakizuen bezala eta beraz bertara joan ziren 8 ikasleak horri buruz hitz egin zuten. Udalari ere konpromezu batzuen ardura hartzea erakutsi zieten eta baita ere proposamenak egin. Eskerrik asko denori egiten ari garen ahalegin itzelagatik. Hemen argazki batzuk