Aurten lantzen ari garen gaia da KONTSUMO JASANGARRIA ETA BIRZIKLAPENA.
Lehenengo saio honetan oso ekintza erraza proposatzen dizuegu. Helburua da bikoitza:
Ikasleek ikastea nora doan hondakin mota bakoitza
Ikasleek gutxieneko konpromisoak hartzea kontsumoa murrizteko eta hondakinak birziklatzeko gelan, ikastetxean eta herrian.
Prozedura hau izan daiteke:
Bideoa ikusi (edo zati bat luzeegia iruditzen bazaizue) edo behean dagoen pdfa irakurri
Hasieran ikasle bakoitzak orri batean idaz ditzake 3 konpromiso: gelan, ikastetxean eta herrian . Geroago, talde txikietan (Launaka, esaterako) adostu hainbat konpromiso. Azkenik, talde handian adostu konpromisoak eta idatzi konpromisoen orrian edo kartulina batean gelako kortxoan jartzeko.
Konpromisoak izan daitezke:
Nola erabili gelako argiak, pertsianak, ...
Nola erabili ura ,,,
Nola bideratu hondakinak
Nola erabili ordenagailua
Noiz erabili garraio publikoa
Kontsumo gehiegikeriak sahiestu (arropa,txutxeak...)