ZER DA ESKOLAKO AGENDA 21?

EA21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa da.

Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Programaren ezaugarriak

Ezaugarri asko ditu, eta, ondoren, garrantzizkoenak aipatzen dira:

– Programak bi eremu lantzen ditu: eskola bera

(hortxe errotzen baita programa hau) eta udalerria edo eskualdea. Modu horretan, eskolaren eta herriaren arteko erlazioa indartu eta aberasten da.

– Programak hezkuntza-komunitatearen

partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen

protagonismoa bilatzen du.

– Programak kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du, bai ikastetxean, bai udalerrian ere, baliabideak, erabilitako materialak, energia eta hondakinak modu egokian baliatzeko.

– Eskolako Agenda 21ek curriculum-berrikuntza

eragiten du. Izan ere, hezkuntza-helburuen

inguruko hausnarketa bultzatzen du eta ingurune hurbileko edukiak lantzen ditu. Era berean, diziplinartekotasuna, bizikidetza, elkarkidetza eta metodo berritzaileak indartzen ditu.

– Erkidegoan programarik zabalduenetakoa da,

eta gainera, baliabide eta laguntza ugari ditu

(ekonomikoak, aholkularitza, prestakuntza...).

Zertarako da Eskolako Agenda 21?

Hezkuntza-komunitateak Eskolako Agenda 21 programa lantzen du eskolaren iraunkortasuna eta kalitatea garatzeko eta sustatzeko, eta udalerriko garapen iraunkorrean laguntzeko.

Ikastetxeek Eskola Agenda 21 programaren proiektua lantzeko eta,curriculum- eta hezkuntza-proiektuetan barne hartuta, haren filosofia eta metodologiari jarraituz abiarazteko konpromisoa hartuko dute. Ikastetxeko Ingurumen-batzordeak eratu eta proiektuaren arduradunak izendatuko dituzte. Garapen-prozesua bultzatu eta lortutako emaitzak ebaluatuko dituzte. Gainera, urteko emaitzak eskola- eta udal-elkarteari jakinaraziko dizkiote

http://3.bp.blogspot.com/-v3P_ExDVj0Y/T-MHf81WR0I/AAAAAAAAADY/mQ6DNMP7giE/s1600/niosenlanaturaleza.jpg

Norentzat da Eskolako Agenda 21?

Programan Eskolako estamentu guztiek dute beren tokia eta zeregina:

− Irakasleak programaren zuzentzaileak, eta bideratzaileak dira, eta curriculumaren egokitzapenaren arduradun nagusi ere badira.

− Ikasleak benetako protagonistak dira eta erabaki prozesuetan parte aktiboa izateko aukera dute.

− Familia lehenbiziko hezkuntza-eremua da eta

gurasoak Hezkuntza-komunitateko partaideak dira.

− Langile ez-irakasleak programaren

ntolamenduan eta ingurumen-arazoen diagnostikoan eta kudeaketan eragile garrantzizkoak dira.