Durangoko partaidetza prozesuari hasiera eman zaio

Fecha de publicación: 13-feb-2014 12:50:32

Maiatzean Landako Guneko Elkartegian ospatu zen Durangoko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan berria egiteko lehenengo hiritar foroaren bilera. Bilera honen helburuen artean, Tokiko Agenda 21eko berrikuspen prozesua aurkeztea eta aurreko Tokiko Agenda 21eko 2007-2011 Ekintza Planaren Ebaluaketaren lehenengo emaitzak azaltzea izan zen. Ondoren aurkeztutako ondorioak taldetan eztabaidatu ziren.